Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ilehorien etsaia

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko azaroaren 21a, asteartea - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

“Mendekatzaile” bezala ezagutzen den hiltzaile batek ilehoriak hiltzen ari ditu Londreseko lainopean. Aldi berean, pertsona berria ailegatzen da Bountingen etxera eta gela bat alokatzen du. Jonathan Drew da. Ohitura bereziak dauzka gizonak: gauetan lainopean ateratzen da eta ilehori gazte baten argazkia gordetzen du. Bountingen alaba, Daisy, ilehoria duen modelo bat da eta Joerekin, polizia detektibea dena, konprometituta dago. Pixkanaka, Jonathan hiltzailea dela pentsatzen hasten da.  

Kritikoen arabera (eta autorearen arabera ere bai) hau da  benetan  hitchcockiarra den lehen pelikula. Marie Belloc Lownes-ek idatzi zuen testua eta 1911ean argitaratu zen, istorioaren gai nagusiari forma emanez eta Jack Destripatzailearen hilketak inspirazio hartuta.
The Lodger, Erresuma Batua, 1927
 

  • Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
  • Gidoia: Eliot Stannard, Alfred Hitchcock
  • Argazkia: Gaetano di Ventimiglia (ZetaB)
  • Aktoreak: Ivor Novello, Marie Ault, Arthur Chesney, June Tripp, Malcolm Keen, Reginald Gardiner, Eve Gray.
  • Hizkuntza: J.B. ingeleraz (intertituluak), gaztelaniazko azpitituluekin
  • Iraupena: 86 minutu

Film mutu honen proiekzioa zuzeneko piano musikarekin lagunduko da, Josetxo Fernandez de Ortegaren eskutik.

Bilatzailea