Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Trabajos de amor perdidos

LA CAVA
Abuztuaren 6an, 22:30ean

Fundación Siglo de Oro eta Shakespeare’s Globe Theatre
William Shakespeare
Egokitzapena: José Padilla
Zuzendaria: Tim Hoare, Rodrigo Arribas

 

Amodio-neke galduak (Love’s Labour’s Lost ) William Shakespearek lehen urteetan, 1595 aldera, idatzi zuen aurreneko komedietako bat da. Nafarroako erregearen eta haren hiru zaldunen istorioa kontatzen du. Hain zuzen, erabakiko dute erregearen gazteluan itxirik bizitzea erudizioan eta ikasten aritzeko, eta denbora horretan harremanik izan gabe emakumeekin. Gaztelura Frantziako printzesa eta haren hiru dama iritsiko dira, ordea, eta zaldunen erabakia ahuldu egingo da: aurrez aurre izango dira sexua utzita egoteko botoak eta maitasunaren erakarpenak eramaten uzteko zina urratzeak dakarren sedukzioa.
William Shakespeare hil zeneko 400. urteurrenaren oroitzapena egiteko esparruan sortu du proiektu hau Fundación Siglo de Oro fundazioak, Shakespeare’s Globe Theatrerekin elkartuta, eta Teatros del Canal, Pentación Espectáculos eta Baluarte Fundazioarekin batera ekoitzita.
Antzezleak Javier Collado, Montse Díez, Jesús Fuente, Alicia Garau, Jorge Gurpegui, Julio Hidalgo, José Ramón Iglesias, Alejandra Mayo, Sergio Moral, Raquel Nogueira, José Luis Patiño, Lucía Quintana eta Pablo Vázquez.

Zuzendaria: Tim Hoare - Rodrigo Arribas
Egokitzapena: José Padilla
Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Andrew D. Edwards
Argien diseinua: Alberto Yagüe
Musika konposizioa: Xavier Diaz-Latorre
Koreografia: Tanja Skok
Diseinuen koordinazioa eta karakterizazioa: Susana Moreno
Eszenografia eraikitzea: Utilería-Atrezzo, S.L.
Jantzien tailerra: Rafael Solis
Zuzendariondokoa: Verónica Clausich
Zuzendari-laguntzailea: Grainne Dromgoole
Eszenografia koordinazioko laguntzailea: Anna Gil
Zuzendaritza teknikoa: Carlos Barahona
Soinu espazioa: Oscar Laviña
Ekoizpen-laguntzailea: Raquel Navarrete
Ekoizpen-zuzendaritza: Fundación Siglo de Oro

Trabajos de amor perdidos