es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Saritu

José Lainez eta Concha Martínez

José Lainez eta Concha Martínezek ekarri zuten dantza garaikidea Espainiara. Haien ikuspegi artistikoa gorputzaren eta espazioaren arteko harreman esperimental eta probokatzailean oinarritua dago eta, aitzindari gisa, dantzari eta dantza garaikidearen sortzaile belaunaldi ugari inspiratu dituzte.

16 urterekin, José Lainez eta Concha Martínez Donostiatik Amsterdamera joan ziren eta bost urtean aritu ziren dantzan Het Nationale Ballet konpainian. Donostiara itzuli zirenean Anexa sortu zuten (Donostia, 1970), dantza garaikideko haien lehen taldea, eta proposamen artistiko apurtzaile, probokatzaile eta abangoardista berri bat eman zuten ezagutzera.

1973an Bartzelonako agertokietara heldu ziren. Capsa antzokian hilabeteak egin zituzten. Halaber, Bartzelonako Institut del Teatren hasi ziren irakasle gisa lanean. Horrez gain, José Lainez Dantza Garaikideko Sailaren koordinatzailea izan zen aldi batean.

Urte batzuk geroago, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko Dantza Saileko zuzendari izan ziren. Han dantza garaikideko Yauzkari (1980) taldea sortu zuten. Talde horrekin hainbat sari irabazi zituzten eta Europako hainbat agertokitan aritu ziren dantzan, lan probokatzaile eta arriskutsuekin; izan ere, ordura arte balletarekin zerikusi handirik ez zuen musikaz lagundurik egiten zuten dantza.

Iruñean, José Lainez eta Concha Martínezek Piejuntoapie konpainiarekin egin zituzten azken obrak. Haiek sortutako azken lana, Becket 5, Iruñeko Gayarre Antzokian estreinatu zuten 2010ean.

Saritu