es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

Parte-hartzea

Nafarroako Gobernuak ziurtatuko du herritarrek, banaka eta kolektibo gisa, gai publikoetan parte hartu, elkarlanean aritu eta inplikatu ahal izatea. Partaidetza horren oinarria gardentasuna da, eta helburu kolektiboak lortze aldera zer edo zer eskaintzeko prest dauden pertsonez elikatzen da.

Gardentasunaren eta Foru Irekiaren ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen arabera, herritar guztiek plan, programa eta xedapen orokorretan eta horrela ezarritako prozedura administratiboetan benetan eta modu eraginkorrean parte hartzeko eskubidea dute.

Herritarrek administrazioak bideratzen dituen plan, programa, politika publiko, kontsulta, galdeketa, araudiak lantzeko prozedura eta abar egiten parte har dezakete. Halaber, herritarrek araudi-ekimenak proposatu ditzakete, eta baita administrazioarekin jarduteko eta elkarlanean aritzeko proposamenak egin ere.

Nafarroako Gobernu Irekia