es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ni, denetan okerrena

Un proyecto artístico que cuestiona, desde la crítica feminista, las formas de pensamiento dominante.

“Pues, ¿qué os pudiera contar, Señora, de los secretos naturales que he descubierto estando guisando? Veo que un huevo se une y fríe en la manteca o aceite y, por contrario, se despedaza en el almíbar; (...) Por no cansaros con tales frialdades, que sólo re ero por daros entera noticia de mi natural y creo que os causará risa; pero, Señora, ¿qué podemos saber las mujeres sino losofías de cocina? (...) Y yo suelo decir viendo estas cosillas: Si Aristóteles hubiera guisado, mucho más hubiera escrito.”

Sor Juana Ines de la Cruz. Sor Filotea de la Cruzi emandako erantzuna (1691)

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Berdintasun ezaren iturri diren eza- gutzaren produkzioa, kudeaketa eta zabalpen modu nagusien kritikatik abiatuta, gogoeta egitera gonbidatzen du proiektu honek: Zer dago ezagutza gisa legitimatua eta zer ez? Nortzuek daukate ekoizteko eta hedatzeko zilegitasuna? Nork dauka ezagutza eskura? Zer ezagutza molde eta zer subjektu daude erdigunetik kanpo, ezagutza nagusiaren ertzetan mu- gitzen? Nola proposatu bazterretik zentroa erasotzea, begiratzeko beste modu batzuk ager daitezen? Proiektu honek elkargune bat izan asmo du, bai eta jakintza baztertuen itzulera ahalbidetuko duten ezagutza formen esplorazio eta elkar trukaketarako gune bat ere, gure errealitatea zalan- tzan jartzeko.

 

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

Nafarroako Museoan zenbait artista elkarrizketan ari dira Mexikon XVII. mendean egindako eta Gendulain Kondeen Jauregitik datorren holtz tolesgarri kolonial batekin. Elkarrizketa honen bidez, ondoko kontuak mahaigaineratu nahi dira: ezagutzaren ‘kolonialtasuna’ eta Modernitateak ezarritako nagusitasun europarra, zuria eta maskulinoa. Halaber, Francis Bartolozzi artistaren Gerrako marrazkiak aurkezten dira, gaur egungo artisten lanekin elkarrizketan, gure lurraldean emakumeartisten genealogiak eraikitzea ahalbidetzen dutenak. Gainera, artistak museoaren bilduma historikoan barrena hedatu dira, museoerakundearen ikuspuntu okertuak eta desbideratuak proposatuz –museoak jakintza o zialaren eraketaren lekuak diren heinean–, objektuen gainean begirada berriak pizteko.

Jorge Oteiza Fundazio Museoan berriz, zazpi artista Jorge Oteizaren aurrean kokatu dira, beren interes artistiko eta pertsonaletatik eta beren esperientziatik eta formakuntzatik abiatuta, baina baita artistari dioten estimutik ere. Artea ezagutza forma baten gisara ulertzen duen eta heziketa estetikoa oinarrizko pedagogiatzat duen Oteizari gerturatzen zaio erakusketa hau. Baina baita artea mugaldeko pedagogia gisa, kontrahegemonikoa, dakusan Oteizari ere, subjektu kritikoak, eta beren gertuko ingurunearekin konprometituak, eratzeko gaitasuna duena. Tokiko zenbait forma eta tradizioei so egiten dien Oteizaz ari gara, forma eta tradizio horiek legitimatu egiten dituena, diskurtso zentrala eta arrazionala zulatzeko gaitasuna daukaten jakintzamoduen gisan. Aldi berean, artistek artea eta euskal nortasuna birformulatzen dituen Jorge Oteiza eten nahi dute, bai eta bere ondare estetiko eta eskultorikoa ere.

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, Ni, denetan okerrena proiektua- ren ildo kontzeptualekin bat datozen zenbait lan artistiko eta ikerketa prozesu garatzen ari dira 2017ko urritik hasita 2018ko otsailera arte. Urrian fanzinegintza feministaren inguruko egoitza egin da, Nafarroako sorginkeriaren Historiaren inguruan hausnartu duena. Egoitza honetan atzerriko eta Nafarroako zenbait artistek parte hartu dute. “Aperitifak” deritzon artistekin topaketprograman eta “Habitación” programan, ondoko gai hauek jorratzen ari dira: herriko jakintza tradizionalen itzulera, feminismoekin erlazionatutako kontuak, ezagutzaren “dekolonialtasuna” edota erresistentzia modu ezberdinak. Gainera, ilustrazioa, autoekoizpena eta fanzinegintza feministari buruzko tailerrak egingo dira.

Ni, denetan okerrena