Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Náufragos

Uztailaren 22an, 21:00etan
Karlos III.aren plaza
La industrial teatrera

Nora ezean bizi diren egunerokoaren bi naufragoren gaineko ikuskizuna, clown estiloan egindakoa.

Iristen diren naufragoak, topatzen direnak, jolasten direnak, bila dabiltzanak… Konpartitzen dutenak… beste naufrago batzuekin.

Mezuen arrantzaleak, botilen biltzaileak, uneen bildumazaleak.

Naufragio bakoitza berriro hasteko aukera bat da, bidaia jarraitzeko. Bizitzeko.

Pertsonaia hauek eramaten utziko diete… haizeari, olatuei, bulkadei. Beren bizitzeko modua da, beren egunerokotasuna, ez dute ezer galtzeko, bai, ordea, dena irabazteko.

Topaketa bat ikus-entzuleekin, trukea. Omenaldia inoiz naufrago sentitu diren bidaiari guztiei.  

Keinu bat eguneroko naufragioei, umoretik eta hauskortasunetik.

Kaleko antzerkiko eta clowneko ikuskizuna da, eta, halatan, zirkukoa.

Náufragos lanak ez du testurik: keinuak, begiradek, irribarreek hitz egiten dute.

Zuzendaritza: Jordi Purtí eta Mamen Olías
Clownak: Jaume Navarro, Mamen Olías edo Cristina Soler
Jantziak: Rosa Soler
Argiak: Aleix Ramisa
Eszenografia: Jordà Ferrer (Antigua y Barbuda).

 

Náufragos