es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Kultura Kontseilua

Nafarroako Kultura Kontseiluak Nafarroako jarduera kulturalaren hainbat arlo ordezkatzen dituen organoa da. Kontseiluak, Hezkuntza eta Kultura Sailari aholku emateaz eta Sailak egindako lanaren berri emateaz gain, letrak, arteak, pentsamendua eta ikerketa garatzen lagundu duten pertsona eta erakunde garrantzitsuen lana bultzatzen eta aintzatesten duten ekimenak sustatzen ditu, Nafarroaren ospe kulturala handitze aldera.

Kontseiluak Vianako Printzearen Kultura Saria ematea proposatzen du; sari horrek pertsona, talde eta erakundeek kultura-arloan egindako lana aintzatesten du.

Zereginak

  • Administrazio publikoari Nafarroako herritarren premia eta interes kulturalak helaraztea.
  • Adimenaren eta arteen inguruko programa publikoen segimendua egitea.