Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Micro Shakespeare

 

Uztailaren 29an eta 30ean, 18:00etatik 21:00etara (8 minutuko emanaldiak 3 orduan)

Armen plaza / Teobaldoen plaza

Laitrum Teatre, koprodukzioan The National Theatrerekin
Bertsioa eta zuzendaritza: Toti Toronell

 

Eta ziur asko zeure buruari galdetuko diozu zer aurkituko duzun kutxen barnean. Bada, antzerkigile ingeles handiaren lanak… 8 minututan laburbilduta!  Kutxa-antzokitxoaren atzealdean antzezten ari den ikus-entzuleak jarraibideak jasotzen ditu entzungailu batzuen bidez eta gauzakiak mugitzen ditu, jarraibideen arabera, zergatik egiten duen jakin gabe. Kutxa-antzokitxoaren beste aldean dauden ikus-entzuleak ikuskizuna ikusten ari dira, Shakespeareren lan batez gozatzen ari dira entzungailuen bidez. Istorioa gauzatzen da, forma hartzen du, “aktorearen” gauzakien mugimenduei esker. Shakespeare orain arte inoiz ikusi ez duzun moduan! Umorea, maitasuna, intriga, heriotza, mendekua, krispetak, aktore ez diren aktoreak, ikus-entzule emanak eta txaloaldi handiak. Micro-Shakespeare: azaltzen oso zaila den ikuskizun bat, baina egiten oso dibertigarria dena!
Jatorrizko ideia: Laitrum / Angus MacKechnie
Zuzendaria: Toti Toronell
Ahotsak: Toti Toronell
Aktoreak: Jordi Borràs, Toti Toronell

Eszenografia: Quim Domene - La Fàbrica del Riu / Toti Toronell Musika aukeraketa: Albert Dondarza Ekoizpen exekutiboa: Laitrum The National Theatre of Great Britain eta Laitrumen koprodukzioa

Micro Shakespeare