es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

Mezenasgoa

Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Lege berriak, Nafarroan kultur mezenasgoa arautzen duenak, kultur proiektuak edo jarduerak gauzatzeko lankidetza publiko pribaturako eredu berri bat ezartzen du.

Laguntza ematen duten enpresek eta partikularrek zerga-pizgarri handiak jasoko dituzte.

MECNA-k kultura sustatzeko eta finantzatzeko hiritarrek, enpresaburuak eta gizarteak duten konpromisoa aitortzen du.

Urtero, eskabideetarako bi aldi finkatzen dira, urriak 1etik 31ra bitartekoa eta maiatzak 1etik 31ra bitartekoa.


Interes sozialeko MECNA saria, Nafarroako Gobernuak ematen duena, jarraian zehazten diren alorrekin lotutako kultur proiektuek eta jarduerek lor dezakete:

  • Zinematografiak, ikus-entzunezko arteek eta multimedia arteek
  • Arte eszenikoek, musikak, dantzak, antzerkiak eta zirkuak
  • Ikusmen-arteek: arte plastikoek edo arte ederrek, argazkiak eta diseinuak.
  • Liburua eta irakurketa eta edizio literarioak, fonografikoak eta zinematografikoak edozein formatutan edo euskarritan daudela ere.
  • Gaur egungo ezagutzaren gizartean dauden kultur proiektuen aniztasunean sortutako ikerketa-prozesuek eta -proiektuek.
  • Nafarroako kultur ondare materiala eta ez-materiala ikertzeak, dokumentatzeak, kontserbatzeak, birgaitzeak, berreskuratzeak, zabaltzeak eta sustatzeak, Nafarroako hizkuntza-aniztasunari arreta berezia eskainiaz.
  • Nafarroako folkloreak eta herri-tradizioek, bereziki, musika herrikoiak, esaterako, jotak, aurorek eta euskarazko kantu herrikoiek; eta, baita, udalerri askotako dantza tradizionalek ere, horien artean, jota, Larrain dantza, makila-dantza, bolanta-dantza, mutil-dantza edo ezpata-dantza.
  • Beste edozein jarduera artistikok edota kultur jarduerak.

MECNA aitorpena eska dezakete:

  • Zerga-ondorioetarako Nafarroan helbideratuta dauden irabazi asmorik gabeko erakundeek.
  • Egoitza beste autonomia erkidego batean eta atzerrian duten Nafarroako zentroek eta etxeek; baita, erakunde horietako federazioek ere.  
  • Nafarroan finkatutako unibertsitateek.
  • Eliza katolikoak eta espainiar estatuarekin lankidetza-hitzarmenak izenpetuta dituzten elizek, konfesioek eta elkarte erlijiosoek.
  • Egoitza fiskala Nafarroan duten pertsona fisikoek, ohikotasunez jarduera artistikoak gauzatzen dituzten eta berehalako aurreko urtean negozioaren zenbateko garbia 200.000 eurotik beherakoa dutenek, foru legean ezarritako beste eskakizunen artean.

Kultur Mezenasgoaren Foru Legearen arabera, MECNA bereizgarria eskuratzeko hiru bide daude:

  • Eskari bidez
  • Komunikazio bidez
  • Adierazpen automatiko bidez

Informazio gehiago nahi izanez gero: www.mecna.es