es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

MEKNA izan nahi dut

Honako arlo hauekin lotutako proiektu eta jarduerek jaso dezakete MEKNA interes sozialeko bereizgarria:

  • Zinematografia, ikus-entzunezko arteak eta multimedia arteak.
  • Arte eszenikoak, musika, dantza, antzerkia eta zirkoa.
  • Ikusizko arteak: arte plastikoak edo arte ederrak, argazkilaritza eta diseinua.
  • Liburua eta irakurketa, literatur argitalpenak eta argitalpen fonografiko eta zinematografikoak, edozein formatutan edo euskarritan.
  • Egungo ezagutzaren gizartean dauden produktu kulturalen aniztasunetik sortutako ikerketa-prozesu eta -proiektuak.
  • Nafarroako kultur ondarearen –materialaren eta ez-materialaren– gaineko ikerketa, dokumentazioa, kontserbazioa, zaharberritzea, berreskuratzea, zabalkundea eta sustapena egitea, Nafarroako hizkuntza aniztasunari bereziki erreparatuta.
  • Nafarroako folklorea eta herri tradizioak, bereziki herri musika (jota, aurorak eta euskarazko herri kantak) eta herri askotako dantza tradizionalak (esate baterako, jota, larrain dantza, makil dantza, bolanteak, mutil dantza edo ezpata dantza).
  • Artearen edo kulturaren arloko beste edozein jarduera.

Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legeak hiru bide ezartzen ditu MEKNAren bereizgarria jasotzeko: