es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

Legegintzaldirako programa

Kultur politikak xede bikoitzari erantzun behar dio:

  • Batetik, gizartea kohesionatuko duten eta aniztasunean, askatasunean, sormenean, justizia sozialean, gizarteratzean, parte-hartzean eta demokrazian oinarritutako bizikidetza-esparruak osatuko dituzten balioak eta bizitzeko eta pentsatzeko moduak sustatzea.
  • Bestetik, kulturaren alderdi sortzailea eta berritzailea ahalik eta gehien hedatzea, gizarte garaikideek aurre egin beharreko erronkei erantzun ahal izateko. Kultur politikaren erronka berria hurbiltasunean eta parte-hartzean oinarritutako garapen komunitarioa gauzatzea da.  


Gobernu berriaren xede nagusia Nafarroan kulturaren duintasuna berreskuratzea da, aniztasunaren aldetik duen aberastasunetik ulertuta. Horretarako, onena Kultura Departamentua aurrekontu duin batez hornitzea da, inbertsio hori garapenen sozioekonomikoaren eragile ere bihurtu dadin.  

Kultura legegintzaldiko programan (PDF)