Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

kartelaren

MOZORROAREN BI ALDEAK

Aker trabestitu bat, antropomorfoa, emakume manerak eta jarrera pentsakorra duena. Edo, beharbada, andre ikasia, garaikoa, mozorro errealista baten atzean ezkutatua. Eta zergatik ez biak batera: piztia adarduna eta emakume intelektuala aldi berean? Ispilu asimetrikoen joko batean bezala, bi irudikapenak beren buruan proiektatzen dira neurritik kanpoko moduan, oztopoak erorarazten, kontzeptuak gaiztotzen. Antzerkiaren funtsa bera da: urratzea, itxuren jokoa, beste bizitza batzuk bizitzea. Akerra antzerkiaren lagun da Grezian sortu zenetik. Ugalkortasuna, gizonezko-indarra, indarkeria irudikatzen du. Eta kontrajarrita, emakume eskoladuna, gogoetazalea. Aurrez aurre dauden kontzeptuak dira, baina ezinbestean lotuta daudenak. Antzerkian gertatzen den bezala. Eta bai bizitzan ere. Antzezteko erabiltzen den mozorroaren aldearen araberakoa da dena.

Erdi emakume erdi aker den izaki hori Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdiko ikus-entzule misteriotsu bihurtuko da. Juanjo Barasoainek diseinatutako kartelaren antzaldatze hori gertatu ahal izango da Virginia Cervera aktorearen  lanari esker, Patxi Fuertes eszenografoak egindako mozorroari esker eta bai Aiora Ganuza jantzi-marrazkigileak egindako jantziei esker ere.

kartelaren