Tokia: Mañeruko San Pedro eliza.
Eguna: Irailaren 24a, larunbata, 18,30ean.
Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleek beren burua jendaurrean aurkezteko parada izanen dute (organo zikloan musika tresna honetako profesional gisa).
Interpretea: Iosu Larumbe (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikaslea).
José Lidón (1748-1827)
Fuga "Ave Maris Stella" himnoaren gainean
Sonata de 1º tono
Manuel de Gamarra (1723-1791)
Sonata en La menor
Sonata en Do Mayor
Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Teklaturako kontzertua, fa maiorrekoa, BWV 978
Johannes Brahms (1833-1897)
Schmücke dich, o liebe Seele
O wie selig seid ihr doch, ihr Frommen
O Gott, du frommer Gott
Es ist ein' Ros' entsprungen
Théodore Dubois (1837-1924)
Petite pastorale Champenoise (Deux petites pièces)
Prélude (Deux petites pièces)
Prière (Sept pièces)
Postlude-Cantique (Sept pièces)
Martzillan sortua, organo ikasketak Nafarroako Musikako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen, Raúl del Toro irakaslearekin. Era berean, ikastetxe berean, Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogiako titulua lortu zuen. Prestakuntzaren barruan, hobetzeko ikastaroak hartu ditu, besteak beste, Jacques Ogg, Els Biesemans, Fabio Ciofini, Benoît Mernier, Michel Bouvard, Géraud Guillemot eta Daniel Rothekin.
Lekunberriko Aralar musika eskolako irakaslea da eta, batez ere, piano eta musika hizkuntzari buruzko eskolak ematen ditu. 2000. urteaz geroztik lan jarraikia egiten du Atarrabiako San Andres abesbatzako pianista eta organista laguntzaile, eta, aldi berean, erregulartasunez laguntzen die komunitateko hainbat abesbatza talderi. Horrez gain, jarduera horiek zenbait parrokia elizatako organista liturgikoaren zereginekin txandatzen ditu. Musikari laguntzaile edo bakarlari moduan, Nafarroako hainbat herritan egin ditu errezitaldiak.