es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

Aurkezpena

199/2015 Foru Dekretuak, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, Kulturaren Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeari honako eskuduntza hauek esleitzen dizkio, besteak beste:

  • Nafarroako ondare historikoa, artistikoa, monumentala, arkeologikoa eta zientifikoa babestea, kontserbatzea, katalogatzea eta zabaltzea.
  • Kultur jarduerak planifikatzea eta sustatzea hiritarrek, lurralde osoan banatuta, kalitatezko eskaintza artistiko bat eskura eduki dezaten.
  • Sortzaile eta artista nafarrak sustatzea.
  • Arlo artistikoetan sormena eta talentua sustatzea eta arte- eta kultura-erakundeen sorrera eta garapena bultzatzea.
  • Kultura herrikoia eta tradizionala garatzea eta, baita, sektore berritzaileak sustatzea ere.
  • Tokiko erakundeei laguntzak ematea hurbileko kultura-ekipamenduak bultzatzeko eta dinamizatzeko eta kultura zabaltzeko.
  • Museoen planifikazioa eta Foru Komunitateko museo-sistema babestea.
  • Kulturara, informaziora, prestakuntzara eta aisialdi sortzailera sarrera demokratizatzea Nafarroako liburutegien sarearen bitartez.
  • Foru Komunitateko ondare bibliografikoa, filmografikoa eta ikus-entzunezkoa babestea, kontserbatzea, antolatzea eta zabaltzea.
  • Nafarroako sistema artxibistikoaren zuzendaritza, dokumentuak antolatzeko, tratatzeko, haietara sartzeko eta kontserbatzeko irizpideak ezarriz.

Egitura:

Kulturaren Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundea honako zerbitzu hauetan egituratzen da:

  • Ondare Historikoaren zerbitzua
  • Artxiboen eta Dokumentu-Ondarearen zerbitzua
  • Museoen zerbitzua
  • Liburutegien zerbitzua
  • Kultur ekintza zerbitzua

Horri zuzenean menpekoturik dago Baliabideen eta Garapen Estrategikoaren Saila ere

Aurkezpena