Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Zer gertatu zen Kronen-ekin?

2016/08/31

Hamarkadako Espainia, modu latzean idazten zuten gazteak: topiko hirukotea gaindituz –drogak, akohola, sexua-, horizonte existentzial, politiko eta sentimentala, eta baita ere haien ez egotea gainditu zuten; esaldi motzak, apaindu gabeko irudiak, bigungarririk ez duten hitzak. José Ángel Mañas, Ray Loriga, Lucia Etxebarria, Pedro Maestre, Marta Sanz… Ahots berriak, gaztetasuna, literatura eta argitaratze estrategia nahasi zituen belaunaldia da hau, Espainia demokratikoan agertu zen sorkuntza literarioari buruz eta belaunaldi literarioen berrikuntzei buruz hitz egiteko koktel ezin hobea. 

Ziklo honetako fenomenoa ulertzen eta birpasatzen lagunduko duten beharrezko hiru film proiektatuko dira. Lehendabizikoa, Luis Machak duela urte bat estreinatu zuen dokumentala izanen da, belaunaldi honi buruzko tesis doktoralaren fruitu eta Generación Kronen izenekoa. Bigarren eta hirugarren saioetan Kronen-eko autoreen bi gidoi proiektatuko dira, Historia del Kronen, Montxo Armendarizen eskutik eta José Ángel Mañas-en gidoiaren eta La pistola de mi hermano, Ray Loringa idazle eta zinegilearen eskutik.

Gainera, Liburutegiak bi proposamen berri gehituko ditu. Lehendabizikoa, Kronen belaunaldiari buruzko gidaliburu eta ikus-entzunezko literatur materiala aurkeztuko du. Eta bigarrena, José Ángel Mañasen hitzaldi baten antolakuntza izanen da, La literatura explicada a los asnos izeneko entseguari buruz, espainiar literaturari buruzko berrikuspen kritikoa, Montxo Armendarizen filmaren aurretik landu zuena.

<i>Zer gertatu zen Kronen-ekin?</i>

Zerrendara itzuli