Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Punto de Vistaren XI. edizioak krisi, ezegonkortasun eta erresistentzia politiko garaikideak argiztatzen ditu

2017/01/10

Bederatzi film luze eta beste bederatzi labur lehiatuko dira Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko hamaikagarren edizioko Erdialdeko Eskualdea-Atal Ofizialean. Otsailaren 6tik 11ra egingo da.

Aurtengoa Europa, AEB, Tunisia edo Brasilgo krisiak, ezegonkortasunak eta erresistentzia politikoak gaur egun argiztatzen dituen hautaketa bat da; Treblinkarako trenen iraganak funtzionatzen du Greziako eskuin muturreko adierazpenekin kontrajarriz; desgaitasuna eta haurtzaroa filmatzeko era birpentsatzen da, itxuraz kontrajarriak diren kulturen arteko elkarrizketa tentagarriak probatzen dira, hitzak eta irudiak jartzen zaizkio ama baten galerari eta Mediterraneoko errefuxiatuen drama jorratzen da.

18 finalistetako bakoitza bere kalitate estetikoagatik hautatu da, eta gainerakoei egindako ekarpen formal bakar eta osagarri modura pentsatua, dokumental esperimentalaren alorraren barnean. Erdialdeko Eskualdea errealitateari, garaikidea denari eta poetikoari ere lotutako pelikulez osatzen da. Gaietan eta maila formalean askotariko obrak dira, ez dira kontatzearekin konformatzen, nola kontatu ere pentsatzen dute, eta finean, ikuspegi berri baten bilaketaz arduratzen dira.

Haien artean, jaialdiaren itzalpean artista gisa hazi edo egin diren hurbileko zinemagileen bi titulu azpimarratu behar dira: David Arratibel film luzeetan eta Aitor Gametxo bizkaitarra film laburretan.

Hautaketa-batzordeak 1.290 pelikula ikusi ditu guztira, 654 film luze eta 636 labur, eta ondorengo filmak hautatu dituzte jaialdiko lehiaketako atala osatzeko (Erdialdeko Eskualdea):

Film luzeen artean:

  • Converso. David Arratibel (Espainia). Mundu mailako estreinaldia
  • We Make Couples. Mike Hoolboom (Kanada). Espainia mailako estreinaldia
  • 5 October. Martin Kollár (Eslovakia, Txekiar Errepublika)
  • Land Within. Jenni Kivistö (Finlandia, Kolonbia). Espainia mailako estreinaldia
  • The Host. Miranda Pennell (Erresuma Batua). Espainia mailako estreinaldia
  • Europe, She Loves. Jan Gassmann (Suitza)
  • La deuxieme nuit. Eric Pauwels (Belgika). Espainia mailako estreinaldia
  • Normal Autistic Film. Miroslav Janek (Txekiar Errepublika)
  • Treblinka. Sérgio Tréfaut (Portugal)

Film labur parte-hartzaileak honako hauek dira:

  • Colombi. Luca Ferri (Italia). Espainia-mailako estreinaldia.
  • Green Screen Gringo. Douwe Dijkstra (Herbehereak, Brasil) Espainia mailako estreinaldia
  • Waste nº2 Wreck. Jan Ijäs (Finlandia).
  • Cidade Pequeña. Diogo Costa Amarante (Portugal).
  • Foyer. Ismaïl Bahri (Tunisia, Frantzia)
  • L'Abcdaire de l'amoureuse d'un photographe. Anahit Simonian (Frantzia, Espainia). Mundu mailako estreinaldia.
  • Island of Forgotten Cinemas. Ivan Ramljak (Kroazia). Espainia mailako estreinaldia.
  • From Vincent´s House in the Borinage. José M. Fernandes (Portugal, Belgika). Mundu mailako estreinaldia.
  • Cicha Symfonia. Aitor Gametxo (Polonia). Mundu mailako estreinaldia.

Hautaketa-batzordea honako hauek osatu dute: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagile eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzaile eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydró (zinemagile, irakasle eta programatzailea).

Luciano Emmer-i buruzko atzera begirakoa

2017ko edizioan, Punto de Vista jaialdian Luciano Emmer (1918-2009) Milango zinemagileari buruzko atzera begirakoa izango da. Zineman eta telebistan obra oparoaren egilea izan da: hirurogeita hamar dokumental baino gehiago, fikziozko hamaika film luze eta publizitate-iragarki asko. Haren obra ezagunenak fikziozko film batzuk dira, eta haietan arrakasta handiz batu zituen berrogeita hamargarren hamarkadan neorrealismoaren eta komedia italiarraren arteko elkartze jakin bat. Nolanahi ere, bere bizitzaren amaieran, Con aura...senz'aura pelikulan (bere autoerretratu sortzailean), oroimen-ariketa egitean, zinemagileak bere filmografiaren zati bat bakarrik oroitu nahi izan zuen, zati hori bakarrik agerian uzten: arteari buruzko filmak. Haiekin zinemaren munduan sartu zen hogei urterekin modu profesionalean, eta fikziozkoa ez zen lerro bat goitik behera aldatu zuen.

Atzera begirako horrek Luciano Emmer-en artea zinemara diptiko modura hurbiltzea proposatzen du: raccontotik saiakerarako urratsa azaltzeko hiru saio; pinturaren dramatizazioa arteari buruzko zinema-saiakerara pasatzeko bere hasierako proposamena (bere azken hogei urteetan), forma dokumentalak lehen pertsonako ahotsarekin arakatzea erabakitzen duenean, aurreko bere zinema esplizituki birpentsatuz eta aipatuz.

Lehen saio batek lehen garaiko arteari buruzko bere film nagusi batzuk errepasatuko ditu: Racconto da un affresco (1940), La sublime fatica (1966), bere kontraplano ironikoa, non gehiegizko turistaren kritika bat jadanik egiten den.

Giltzarri modura, bigarren saio bat bere dokumental garrantzitsuenetako baten berridazketa espezifikoari buruzkoa izango da, Picasso (1954), mende erdi geroagoko beste film batean, Incontrare Picasso (2000), irudi-kontzeptu batetik abiatuta berrantolatzen dena eta lehen pertsonan kontatua.

Azkenik, hirugarren saio batean azken garaiko oinarrizko hiru saiakera batuko dira, eta bertan eraldatuta eta nahasketa berriekin berragertuko dira, ispiluaren beste aldetik, lehen saioko irudietako asko.

María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak, X Films-en egile gonbidatuak

Bere zazpigarren deialdian, X Films proiektuak hiru figura gazte hautatu ditu, eta Espainian fikziozkoa ez den zineman egiten ari den zinema alternatiboa ondoen ordezkatzen dute. María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak egileek jaialdian filmatutako entsegu-proiektu bat aurkeztuko dute , Nafarroako geografia oinarrri izango duena.

X Films proiektuak Juan Huarte enpresariak eta mezenasak sortutako produkzio-etxearen bideari jarraitzen dio, harekin antzeko helburua partekatzen du: kezkaren, ez jakintasunaren X abiapuntu duten abentura filmikoak finantzatzea eta babestea. Gainera, jaialdiak 2016rako hautatutako nahiz egindako proiektuaren proiekzioa hartuko du, Velasco Bricaren Nuevo altar; bertan, Tubal figura mitikoa aztertzen da eta pertsonaia horrek bere tribuarekin batera bisitatutako paisaiak, tokiak jasotzen ditu.

Punto de Vistaren XI. edizioak krisi, ezegonkortasun eta erresistentzia politiko garaikideak argiztatzen ditu

Zerrendara itzuli