Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Punto de Vista publiko berriekin konektatu da 2018ko edizioan

2018/03/15

 

Jaialdiak oso balorazio ona egin du publikoaren harrera ona, feminismoarekiko konpromisoa eta bertako zinegileen babesa ezaugarri izan dituen XII. ezaugarria.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak “oso balantze ona” egin du joan den igandean, martxoak 10, bukatu zen hamabigarren edizioari buruz. Garbiñe Ortega zuzendari artistikoak nabarmendu duenez, “lan-ildo berriek oso erantzun ona lortu dute –adibidez, hezkuntza programak edo “Dokbizia” delakoak– eta jaialdia beste esparru batzuetara zabaltzeko helburuak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu: jendez betetako funtzioak Planetarioan, Polborinean, Gayarre Antzokian, Civicanen, Nafarroako Filmotekan, Katakraken edota Uharteko Arte Garaikideko Zentroan antolatutako laborategian”. Esparru eta proposamenen aniztasun horrek publikoen aniztasuna ere ekarri du, “izan ere, 2018ko jaialdiak zinemazalea ez den publikoa, publiko familiarra eta beste praktika artistiko batzuetako publikoa ere erakarri du”. 

Ortegak bertaratutakoen jatorria ere azpimarratu du, izan ere, “Europako alde guztietako publikoa etorri zaigu, eta horren zati handi bat, zazpi saioetan gure herrialdean ezezaguna zen zinema eskaini duen ‘Korrespondentziak’ zikloko zinema analogikoko funtzioak ospatzeko elkartu da”. 

Era berean, Punto de Vista jaialdiak Nafarroako eta Euskadiko zinegileen ordezkaritza zabala izan du. Sail ofizialean Maddi Barber y Marina Lameiro zuzendari nafarren filmak programatu dira. Gainera, inaugurazio-ekitaldian, Ainara Vera iruindarraren film bat pantailaratu zen. Punto de Vistako ikusle gisa hasi ziren hiru zinegile hauek azken lanak jarri dituzte ikusgai jaialdian, aurretiaz Oskar Alegriak eta David Arratibelek egin zuten bezalaxe.

Horrez gain, “Paisaia” sail berrian, Arantza Santesteban, Irati Gorostidi, Koldo Almandoz, Jaione Camborda (edizio honen aurkezpenaren egilea), Jesús María Palacios, Iñigo Jimenez e Ines Garciaren lanak ikusi ahal izan dira. 

Aurtengoa genero-berdintasunarekin eta feminismoarekin konprometitutako edizioa izan da. Horren harira, lehendabiziko aldiz, Sail Ofizialak gizon baino emakume zinegile gehiago bildu ditu. Gainera, Punto de Vista jaialdiak martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguneko ospakizunarekin bat egin du, eta jaialdiaren laugarren eguna zenez, programazio berezia prestatu zuen nazioarteko ospe handiko artisten partaidetzari esker; hala nola, Trinh Minh-ha vietnamdarra, Marta Selva, Idoia Zabaleta, Arantza Santesteban, Lizzie Olesker edo Lynne Sachs. 

Jaialdiaren XII. edizioak 7.846 pertsona bildu ditu hiriko nahiz aldirietako hainbat gunetan antolatutako jardueren bitartez. 2018an, Baluarten egindako saioek 5.302 pertsona erakarri ditu Sail Ofizialeko nahiz aldi bereko zinema-emankizunez gozatzeko asmoz, bertan antolatutako hitzaldiez, aurkezpenez, performanceez edota aurtengo kartelaren irudia landu duen Dani Sanchis artistaren collageak bildu dituen “Reunión de ajenos o casi” deritzon erakusketaz gain.

Halaber, aurtengo programazioak izan duen harrera ona nabarmendu dute, saio askotan aforoa bete duelarik: “Korrespondentziak: gutunak bezalako pelikulak” eta “68aren ondoko Erresistentzia Berriak” zikloetako saio gehienak; “Young & Beautiful” (Publikoaren Saria) deritzonaren arratsaldeko saioa; María Cañas “La cosa vuestra” (Proyecto X Films 2017) filmaren estreinaldia; P. Adams Sitney-ren mintegiko saioak eta Trinh T. Minh-ha-ren zikloa, baita inaugurazioko saioa (“Hasta mañana si dios quiere”) eta itxierakoa ere (“The Sound We See: A Pamplona City Symphony”, Maite Arroitajauregiren –Mursego– musikarekin eta Harkaitz Canoren testuekin).

Gayarre Antzokiak 254 pertsona erakarri ditu “Tijuana” funtziorako eta Tomas Aragay eta Idoia Zabaletaren “La naturaleza y su temblor” lanaren emanaldietarako. Uharteko Arte Garaikideko Zentroak hogei bat lagun bildu ditu Los Angeleseko Echo Park Film Center-eko kide diren Lisa Marr-ek eta Paolo Davanzo-k emandako “The Sound We See” laborategian. P. Adams Sitney-k Nafarroako Filmotekan eskaini zuen “Eyes Upside Down” izenburuko hitzaldiak 65 pertsona erakarri zituen. Puntu de Vista jaialdiak Planetarioan ireki duen gune berrian antolatutako bi saioetan 180 pertsona bertaratu dira. 84 pertsonak parte hartu dute Drac Magic taldeak Civicanen egindako tailerrean. Halaber, 400 pertsona baino gehiago bildu dira Katakrak liburutegian antolatutako jardueretan: alde batetik, P. Adams Sitney-ren eta Trinh T. Minh-ha-ren liburuen aurkezpenetan, eta bestetik, Javier Tolentinok Radio 3 irratian zuzentzen duen “El Séptimo Vicio” irratsaioaren grabazioan, Doctor Deseo, Niño de Elche (bi saio hauetan aforoa bete zen) eta Las Kasettes taldeen zuzeneko jardun akustikoekin. 

OIHARTZUN MEDIATIKOA

Jaialdiaren antolatzaileek hamabigarren edizio honek lortutako estaldura mediatiko zabala nabarmendu dute, izan ere, zabalkunde hori garrantzi handi-handikoa da Iruñearen eta Nafarroaren kanpoko irudia hedatzen laguntzeko eta Punto de Vista jaialdia erreferentziazko hitzordutzat indartzeko, herrialdeko kultura-jardueren artean.

Jaialdiak iraun duen egunetan eta aurreko asteetan, 1.000 aipamen baino gehiago agertu dira prentsan, irratian, telebistan eta interneten. 2018an, 60 kazetari baino gehiago akreditatu dira, 159 profesionalekin batera.

BOLUNTARIOAK, EPAIMAHAI GAZTEA, IKASLEAK

Aurtengo edizioan, Punto de Vista jaialdiak 26 boluntarioren laguntza izan da; horietako askok esperientzia errepikatu zuten, aurreko edizioetan parte hartu ondoren.

Jaialdian laugarren urtez bildu eta 18 kide dituen Epaimahai Gaztearen parte-hartzea ere sendotu da.

Gainera, Punto de Vista jaialdiak zinema dokumentaleko eta sorkuntzako masterretako 72 ikasleren bisita izan du. Ikasleak zentro hauetakoak ziren: MasterLav, UPV-EHU, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Pompeu Fabra, ECAM, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Carlos III Unibertsitateko eta Iruñeko CTL eta Valentziako Juan Comenius ikastetxeetako ikasleak ere etorri dira.

Punto de Vista publiko berriekin konektatu da 2018ko edizioan

Zerrendara itzuli