Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Otxote-Jaialdia Baluarten ospatuko da irailaren 3an eta 10ean

2016/08/29

Baluarteko Ganbera Aretoak 2016ko Nafarroako Otxote Jaialdia hartuko du irailan, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak Antolatuta. Euskal musika eta kultura zabaltzeko helburuarekin sortu den Jaialdia honek bi hitzordu eskainiko ditu: lehenengoa, irailaren 3an, Bordeleko Lurra Otxote taldearen eskutik; eta bigarrenean, irailaren 10ean, Errenteriako Karnaba, Biarritzeko Oldarra eta Iruñeko Ahots Baxuak arituko dira. Bi emanaldiak 20.00etan ospatuko dira. Sarrerak Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com webgunean eskura daitezke jada: kontzertu bakoitzerako sarrera, 10 eurotan; edota bi saioetarako abonua, 15€.

 

Nafarroako Otxote-Jaialdia Baluarten ospatuko da irailaren 3an eta 10ean

Zerrendara itzuli