es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2017/11/14

Nafarroako Gobernuak honako kultura-jarduera hauek antolatu ditu azaroaren 13tik 19ra bitarteko asterako.

ZINEMA

Green White Green
Nafarroako Filmoteka
Ostirala / 17.30etan, 20.00etan

Lagosen grabatua, Nigeriari buruzko aurreiritzi politiko eta sozialen inguruan hausnartzen du hiru pertsonaien bitartez. Pertsonaietako bakoitzak Nigeriako talde etniko nagusi bat irudikatzen du. Nollywoodi eta klase sozialei buruzko istorio azkar eta bikaina da, jatorri kultural ezberdinak dituzten gizon eta emakumeek egoera ekonomiko ezberdinetan daukaten portaerak aztertzen dituela.  Toronton aurkeztu zen eta estereotipoekin jolas egiten du, nahiz eta ezberdintasunak eduki, gure artean dauzkagun berdintasunak azpimarratzeko.

KONTZERTUAK

Organorako Musika Zikloa
Organoa katedraletan
Iruñeko Katedrala
Osteguna / 18.00etan

Gunnar Idenstam, organo jolea.
​Sarrera doan edukiera bete arte.

TAILERRAK

Ekintza performatiborako lantegia Itziar Okarizekin
Oteiza museoa (Altzuza)
hurrengo saioak 

Ostirala, 17.00etan / Larunbata, Igandea.10.30etan
Lantegi hau zenbait praktikaren gaineko laneko proposamen gisa egituratzen da. Praktika horien artean ahotsa, idazketa edo performancea daude, eta arreta berezia eskainiko zaie ahozko mintzairaren berezitasunei eta lengoaiaren gaitasun performatiboari, bitarteko desberdinak baliatuta.


Fanzinerosen lantegia
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.30etan

Lantegi honetan auto-argitalpen kolektiboko fanzine bat egingo dugu umore grafiko zintei bueltak emanaz eta matxismoan oinarritutako anekdota propioetan, besteenetan eta komunikabideetan (bideoak/ telebista/ pelikulak/ aldizkariak/ egunkariak/ …) topatutako kontuez barrez eta kritikatzen. Marrazkiak egin, margotu, eta teknikak nahasi ahal izanen dira, esaterako, argazki collagea. Bukatzeko, fanzine kolektibo bat egingo dugu parte-hartzaileen lanak batuz.

ERAKUSKETAK

Ni, denetan okerrena 
Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2018/02/04

24 artistaren lana erakutsiko dira, eta Maite Garbayo Maeztu izango da komisarioa. Nafarroako Museoaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanaz egindako proiektua da.
Artearen Historian doktore Maite Garbayo Maeztu ikerlari eta idazleak gauzatutako komisariotza- eta arte-proiektu hau teoria kritiko feministatik abiatzen da, emakumeak bazterrean utzi dituen ezagutza produzitzeko eta transmititzeko modu hegemonikoak zalantzan jartzeko.


Navarrorum
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31

Bisita gidatuak: Larunbatetan, igandeetan: 11.00etan (euskaraz) 12.00etan (gaztelaniaz)NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.


Gloria Fuertes poetaren mendeurrenari buruzko erakusketa
Nafarroako Liburutegia. Erakusketa-aretoa
2017/11/07 - 2018/01/05

Sarrera: librea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etik 20:30era. Larunbatetan, 11:00etatik 13:30era.
Erakunde laguntzailea: Madrilgo Fernán Gómez Kultur Zentroa
Mendeurrenaren erakusketa handia ikusgai egongo da azaroaren 7tik 2018ko urtarrilaren 5era. Gloria Fuertes Fundazioak eta Fernando Fernán Gómez Zentroak antolatu zuten duela ehun urte jaio zen poeta madrildarraren omenez. Madrilen eta Bilbon ikusgai egon eta gero, Iruñean (Nafarroako Liburutegian) ere bisitatu ahalko da. Izan ere, hemen amaituko da Gloria Fuertesen inguruko ospakizunez betetako urtea.

EGOITZA ARTISTIKOA

Sorgina naiz, emakume arima
Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2017/11/26

Proiektu hau, 24 egunen bueltan, Laura Gurbindo belar-biltzailearekin batera garatuko den ikerketa txiki bat da. Lauraren laguntzarekin, lehengo eta oraingo Zugarramurdiko “sorginek” abortatzeko edo ezaugarri afrodisiakoak dituzten infusio, edabe eta ukenduak egiteko belarren eta Mexikon erabiltzen direnen arteko arketipoak eta antzekotasunak bilatzen saiatuko naiz. Irteerako formatuta tamaina ertaineko fanzine bat izango da, bertan informazioa marrazkiaren laguntzaz azalduko da.

BESTELAROAK

948 Merkatua, Nafarroako arteen merkatuaren
Iruña
2017/11/15 - 2017/11/16

948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatuaren, egitaraua honako hauetan aurkeztuko da: Gaiarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskola (arte eszenikoak); Nafarroako Filmoteka (zinema eta telebista); Geltokia eta Zentral aretoa (pop eta folk musika); Ziudadela, Nafarroako Museoa eta Oteiza Museoa (arte plastikoak); eta Joaquin Maya Udal Musika Eskola (musika lirikoa, klasikoa eta jazza). Kalea ere eskenatoki bihurtuko da; zuzeneko emanaldiak izango dira Gaztelu Plazan. Zuzeneko 70 bat erakusketaren bidez Nafarroako ehun artistikoaren jarduera profesional handia erakutsiko da: musika-arloko 33 “showcases”, 10 Arte Eszenikokoak, 11 Zinemakoak eta 17 Arte Plastikokoak.

BISITAK ETA IBILALDIAK

Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea, 10:00 / 11:00 / 12:00

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.


Erakusketara bisitak Ni, denetan okerrena
Nafarroako Museoa
Igandea / 20:30

Erakusketara bisitak, Mireya Martinek, So a Alberok eta Eva de la Vegak lagunduta.
Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerren
Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Zerrendara itzuli

Bilatzailea