Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2018/02/19

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu otsailaren 19tik otsailaren 25era bitarteko asterako.

Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren inguruko hainbat jarduera antolatu dira asterako; martxoaren 5etik 11ra egingo da aurten jaialdia. Izan ere, Nafarroako Filmotekak “¿Dónde yace tu sonrisa escondida?” programatu du, Pedro Costa eta Thierry Lounasena, ostegunean, Punto de Vista jaialdiko “Foco” ziklo berriaren barruan. Huarte Zentroak, aldiz, “The Sound We See” tailerra hartuko du, Los Angelesko Echo Park Film Centerreko arduradunen eskutik.

Zinearen arloan, hiru film proiektatuko ditu Nafarroako Filmotekak: “Mujeres de El Cairo”, “El crepúsculo de los dioses” eta “El hombre que conocía el infinito”.

Musikak, bestetik, ondoko kontzertu hauek eskainiko ditu Baluarten: Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, ostegun eta ostiralean, eta Symphonic Rhapsody of Queen zein Broadway, larunbatean biak.

Huarte Zentroak “Siete - Zazpi” tailerra ere antolatu du, larunbatean, “Habitación” programaren barruan.

Nafarroako Liburutegiak “Ongi etorri ipuinetara” haurrentzako aisiako programaren barruko saio berri bat programatu du asteazkenerako. 

Igandean, Nafarroako Liburutegiak bisita berri bat egingo du klaustroko lanetara. 

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
The sound we see tailerreko irudia.

Zerrendara itzuli