Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2018/01/15

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 15etik 21era bitarteko asterako:

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren barruko jarduerek jarraituko dute aste honetan: bisita gidatua Nafarroako Museoan, igandean, 12:30ean, Mireya Martín, Sofía Albero eta Eva de la Vegaren eskutik. Pamplona Negra eleberri beltzari buruzko jaialdia aste honetan itzuliko da. Asteartetik larunbatera, programaren hirugarren edizioa hartuko du Baluartek, tailerrak, solasaldiak, gastronomia, antzerkia, zinea, txakur-erakustaldia eta kontzertua bilduko dituena genero beltzaren inguruan. Haurrentzako aisiak asteazkenean du hitzordua, 18:00etan, Nafarroako Liburutegian, “Ongi etorri ipuinetara” tailerraren saio berri baten eskutik; ingelesez izango da. Halaber, “Ya sabes que volveré” hitzaldia izango da Nafarroako Liburutegian, asteartean, 19:00etan, Mercedes Monmanyk emana. Musikak, bestetik, Yuja Wangen pianoa ekarriko du Baluartera, asteazkenean, 20:00etan.

Bukatzeko, jabetza intelektualaren eskubideei buruzko aholkularitza-saioa egingo da Huarte Zentroan, ostegunean, eta, larunbatean, Akanpada eta Aperififak programen zein, Irati Gorostidi artistaren eskutik, “Gorputz airisak” egoitza artistikoaren edizio berria.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa:

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
Huarte zentroan dagoen Aperififak programaren kartela.

Zerrendara itzuli