Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2018/01/08

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu urtarrilaren 8tik 14ra bitarteko asterako:

“Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-proiektuaren inguruko jarduerek jarraituko dute aste honetan ere. Batetik, topaketa bat egingo da Maite Garbayo komisarioarekin Nafarroako Museoan, asteazkenean, eta, bestetik, Nafarroako Museoak biltzen dituen lanak bisitatuko dira igandean, 12:30ean. Huarte Zentroak “Esan, isildu. Trazua eta zuloa” ilustrazio-laborategia hartuko du larunbatean, 11:15ean, bai eta “Gorputz airisak” egoitza artistikoa larunbatean eta igandean, Irato Gorostidi artistaren eskutik, HABITACIÓN programaren barruan.

Antzerkia “Martin Zalakain” lanaren eskutik iritsiko da aste honetan Baluartera, larunbatean, 20:00etan; euskaraz izango da, eta Juan Antonio Urbeltzek egin du koreografia. Zineari dagokionez, Nafarroako Filmotekak film hauek proiektatuko ditu: “De entre los muertos (Vertigo)”, asteartean; “Con la muerte en los talones”, asteazkenean; “Perurena”, ostegunean; eta “La novia de Frankenstein”, ostiralean. Musikak hiru hitzordu ditu Baluarten: Gustavo Díaz-Jerez piano-jotzailea, asteartean, Espainiako Orkestra Nazional Gaztea, asteazkenean, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, ostegun eta ostiralean.

Esteka honetan duzu kultur programazio osoa.

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
Decir, callar. Trazo y agujero, Huarte zentroaren ilustrazio laborategiaren kartela.

Zerrendara itzuli