Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

2017/11/27

Nafarroako Gobernuak jarduera berriak antolatu ditu azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitarteko asterako:

Astelehenean, 18:00etan, Nafarroako Liburutegiko haurrentzako aretoan, “Gloria guztiontzat” antzerki-ikuskizuna egingo da. Zinemaren eskutik, Alfred Hitchcock-en “39 eskailera-mailak” filma dator, asteartean, eta Punto de Vista jaialdiko Foco ziklo berria, ostegunean, 20:00etan biak, Nafarroako Filmotekan. “Esto nunca fue Argentina” tailerra ere antolatu da, Laida Azkona eta Txalo Toloza-ren eskutik, “Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena” erakusketa-programaren eskutik, ostiral, larunbat eta igandean, Huarte Arte Garaikideko Zentroan. Karlismoaren Museoak bisita gidatuak egingo ditu, gaztelaniaz, larunbatarekin, 16:30ean eta 17:30ean. Eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Nafarroaren Egunaren kontzertua emango du, igandean, 19:00etan, Baluarten.

Kultur programazio osoa ikus daiteke lotura honetan

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako
Ostegunean Foco Punto de Vistan ikusgai izango den "Trypps_#6 - Malobi" filmearen fotograma.

Zerrendara itzuli