Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroak urriak 1 eta 2an Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak ospatuko ditu ehun jarduera baino gehiagorekin

2016/09/23

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2016. urtean, urriak 1 eta 2ko asteburuan, Ondareari buruzko Europako Jardunaldien ospakizuna berreskuratuko du, Europako Kontseiluak sustatuta. Aurten ekimen berriak eta izaera berritua izango ditu, eta ehun jardueratik gora proposatuko dira 58 udalerritan banatuta: ondarea ezagutzeko ibilbideak eta paseoak, hitzaldiak, museo, baseliza, etxe-koba, gaztelu, herri erromatar, errota edo monasterioetara egindako doako bisitak…

Geografia guztian zehar estanpak edo birsortzeak, kontzertuak, artisautzako azokak, jendeak espazio ezezagunak bisitatzeko aukera eta garai bateko lanbideei lotutako jardueren erakustaldiak antolatu dira.

Jardunaldiak aparteko aukeratzat jotzen dira ere Nafarroako "ezkutuko" ondarea erakusteko, adibidez: Alkerdiko kobako grabatu paleolitikoak (Urdazubi-Urdax), Santa Crizko (Eslaba) hiri erromatarreko indusketetan topatutako togadun gizonaren marmolezko eskultura edo normalean jendearentzat itxita dauden eraikinak bisitatzea.

Programak kultur ondarea herritarrengana hurbiltzea du xede, sarrera mugatua duen hura bisitatzen utziz edo oso gutxi ezagutzen dena bisitatuz edo, hala badagokio, kalera ateraz eta espazio publikoak okupatuz. Jende guztiak goza dezaten bilatu nahi da bisitak doakoak izanez, eta adin nahiz interes ezberdinetako askotariko pertsonengana iristea: espezialistak eta afizionatuak, herritarrak eta turistak, familiak, gazteak, adingabeak…

Kultura Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako udalak eta elkarteak ere programaren barnean sartu ditu; horrenbestez, haiek aurkeztutako ekimenak Nafarroako Gobernuak antolatukoei gehituko zaizkie, programa zabal eta erakargarri bat sortzeko, eta gure kultur ondarearen aparteko aberastasuna islatzea bilatzen duena bere dibertsitate osoan, tipologikoa (ondare immateriala, dokumentala, bibliografikoa, arkeologikoa, artistikoa, industriala, arkitektonikoa) nahiz geografikoa (landako eta hiriko ondarea, mendikoa, Erdialdea eta Erribera bertako kultur tradizioekin…). Jarduera guztien kudeaketan, antolaketan eta burutzean 500 pertsona baino gehiago inplikatuta daude.

Europaren testuinguruan, kultur ondareari buruzko sentsibilizazioko programa garrantzitsuena eta herrikoiena da, eta harekin iaz 30 herrialdek bat egin zuten, 50.000 ekitaldi baino gehiagorekin eta 20 milioi bisitarirekin.

Aurtengo ediziorako hautatutako gaia "Guztion ondarea" pertsonek kultur ondarearen eramale eta oinordeko gisa betetzen duten eginkizunean oinarritzen da, pertsonen elkarrekintzen eta haien ingurunearen aitorpena agerian utziz, eta herritarrek ondarearen ikerketan, haren interpretazioan eta kontserbazioan duten garrantzian.

Bere ezagutzan eta zabalkundean herritarrek duten partaidetza

Tokiko tradizioen, istorioen eta balioen zaindari gisa, komunitateak eta pertsonak Europako kultur eta ondare aberastasunaren transmisio biziak dira. Horregatik, ekitaldi honek aurten Europako 50 herrialde batuko ditu herritarrek Europako oinordetza komun honen sustapen nahiz trukean betetzeko duen eginkizuna ospatzearen baitan.

Zehazki, Europan programa honen inguruan estatuko eta tokiko 50.000 ekitaldi baino gehiago ospatuko dira, doakoak gehienak. Museoak, galeriak, artxibo historikoak, liburutegiak eta beste hainbat toki irekiko dira honako honi buruzko arreta deitzeko asmoz: herritarrek ondarearen ezagutzan, kontserbazioan eta zabalkundean duten partaidetza aktiboa nola sustatu.

Europako Kontseiluak komunikatu batean esan duenez, "herritarrek eta komunitateek bere biziko eginkizuna dute beraien kultur ondarea kontserbatzeko eta kudeatzeko orduan. Haietako bakoitzak historia bakarra du. Jardunaldi horiek berezitasun hori deskubritzeko eta sustatzeko aukera paregabeak dira, eta Europako herritarrei bere oinordetza esploratu, partekatu eta ospatzeko aukera eskaintzeko".

Elkarte eta udal parte-hartzaileak

Jardunaldi hauen antolaketan ondorengo elkarteek parte hartu dute: Turismo Abaurrea Gesatur; Aibar-ko herritarrak; Artaxoako La Muralla elkartea; Aiegiko Santiago bidea abesbatza; Kilkarrak antzerki-taldea, Kristoren adiskideak, La Calleja elkartea, Iluna kluba,Virgen del Soto ikastetxea, jubilatuen kluba, irakurketa kluba eta Caparrosoko Azkarrena futbol-eskola; Gazteluko adiskideen elkartea, Paloteado-ren taldea, Luz de Candilejas antzerki-taldea eta Cortesko Arco Iris emakume-taldea.

Halaber, laguntzen aritu dira: Eslabako adiskideen elkartea; San Zoiloko adiskideen elkartea; Corellako auzo-elkarteak eta tokiko gidari-taldea; Navark; Eugiko herritarrak; Galar-Zendeako herritarrak; gazteentzako Fomento Patrimonio adiskideen elkartea; Aranzadi; Abaizko adiskideen elkartea, Leringo elkarte soziokulturalak eta musika-eskola; Pablo Sarasate BHI, Lodosako udal-banda eta etxeko andreen elkartea; Bolanteen elkartea, Argiola emakumeen taldea eta Luzaideko Itxaro kultur aisialdiko elkartea; Andeloko Jaialdi Erromatarreko adiskideen elkartea; Valdorba garatzeko elkartea; Petilla de Aragóneko herritarrak eta Santiago Ramón y Cajal ostatua; San Martin Unxeko jubilatu eta gazte elkartea; Tafallako udal-patronatua; Guiarte; Tuterako katedraleko adiskideak, Tuterako Udal Artxiboa eta Yanguas eta Miranda liburutegia.

Parte hartzen dute ere: Otxondo Evenements; Fauna Halcon; Izagaondoako ibarreko talde-elkartea, Latsaga abesbatza, Valtierrako Los Barrancos elkartea eta Félix Zapatero ikastetxe publikoa; Alesbesko gidari barrokoak eta El Castellar ikastetxe publikoa; Sorgin haizeak antzerki-taldea, Zugarramurdiko Garapena SL eta Zugarramurdiko Sorginen museoa eta koba kudeatzen duen sozietatea.

Ondorengo kontzeju eta udalak ere laguntzen aritu dira: Abaurreagaina, Ablitas, Aibar, Agoitz, Arguedas, Arraitz, Artaxoa, Aiegi, Berbintzana, Caparroso, Cascante, Cáseda, Castejón, Cortes, Corella, Etxeberri, Eguillor, Elizondo, Eslaba, Lizarra, Eugi, Galar, Gallipientzo, Genevilla, Lakidain, Larunbe, Lerga, Lerín, Liédena, Lodosa, Longida, Mendigorría, Murillo el Cuende, Erriberri, Orísoain, Iruña, Petilla de Aragón, Erronkari, San Martín Unx, Zangoza, Tafalla, Tutera, Tulebras, Untzue, Urdazubi, Urdiain, Urrotz Villa, Luzaide, Valtierra, Eguesibar, Viana, Alesbes, Esa, Zubieta eta Zugarramurdi.

Nafarroak urriak 1 eta 2an Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak ospatuko ditu ehun jarduera baino gehiagorekin

Zerrendara itzuli