Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Maite Garbayo, 'Ni, denetan okerrena' erakusketaren komisarioarekin hitzaldi-topaketa egingo

2018/01/09

Maite Garbayo Maeztu, 'Ni, denetan okerrena' proiektu artistikoaren komisarioak hitzaldia emango du Nafarroako Museoan, urtarrilaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Ikertzaile eta idazleak bere komisario-proiektua ezagutzera emango du: erakusketaren lerro diskurtsiboak eta horiek nola sortu eta gauzatzen diren azalduko du.

2017ko urriaren 27an, Kultura Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzea erakundeak “Ni, denetan okerrena” proiektu artistikoa zabaldu zuen eta heldu den otsailaren 4ra arte egongo da zabalik. 

Proiektu honek pentsaera-forma nagusiak zalantzan jartzen ditu teoria kritiko feministatik abiatuta. Kontzeptu ildo bati jarraiki, lehen aldiz 24 artisten obra bildu du hiru egoitza diferentetan banatuta: Nafarroako Museoa, Jorge Oteiza Museoa eta Huarte zentroa. Artista gehienak nafarrak dira.

Hitzaldi-topaketarako sarrera librea da leku guztiak bete arte.

* Maite Garbayo Maeztu (Iruñea,1980) Mexikoko Unibertsitate Iberoamerikarreko Kultura Departamentuko akademikoa da. Arte Historian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Artearen Historian Maisua Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (UNAM). 2015 eta 2016 urteak bitartean, UNAMeko Ikerketa Estetikoen Institutuan doktoretza-ondorengoa egin zuen “Intersubjetividad y transferencia: hacia una estética de lo incalculable” izeneko proiektua aurkeztuta. Hainbat erakusketa katalogotan eta aldizkari espezializatutan argitaratu du eta arte garaikidea, teoria kritikoa eta feminismoa ardatz dituen “Pipa” argitalpenaren zuzendaria da. 2014az geroztik, Red de Conceptualismos del Sur-en kidea da. 2016an bere lehen liburua argitaratu zuen: “Cuerpos que aparecen, performance y feminismos en el tardofranquismo” (Consonni). 2017an, “Mugak/Fronteras” ikerketa proiektua egin zuen Tabakaleran (Donostia).

Maite Garbayo, 'Ni, denetan okerrena' erakusketaren komisarioarekin hitzaldi-topaketa egingo

Zerrendara itzuli