es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Irati Gorostidik Habitación: Cuerpos ácimos Gorputz airisak garatzuko du urtarrilaren 13tik, otsailaren 4ra Uharte Zentroan

2018/01/13

“Habitación” Uharte Zentroko erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra.

Bertara,  artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakuste-prozesu moduan lantzeko, astebururo irekitzen da herritarrentzat.

“Habitación” honetan, Irati Gorostidik, 80. hamarkadan Lizaso herri nafarrean kokatu zen komunitate tantriko baten inguruko ikerketa bat garatuko du. Ikerketak, esperientzia hau burutu zen garai historikoa aztertuko du, eta film baten ekoizpena helburu duen proiektu baten parte da.

Ikerketa honen lehenengo zati hau, komunitatearen ezaugarri izan zen imajinarioan zentratuko da, hau da, identitatearen sorreran eragin zuten elementu estetiko, sinboliko eta kontzeptualetan. Horretarako, elementu horien genealogia antolatuko da geografikoki eta denboran kokatua honen bidez ulertu ahal izateko komunitatera nola iritsi ziren eta nola garatu diren denboran gaur arte.

“Habitación Cuerpos ácimos – Gorputz Airisak” proiektua, Nafarroako Gobernuak lagunduta eta Nafarroako Museoak, Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Uharteko Arte Garaikideko Zentroak elkarlanean sortutako “Ni denetan okerrena” proiektu artistikoaren baitan garatzen da. 

Akanpada, belaunaldi-arteko bitartekaritza lantegia Habitación-en 

Publiko guztiei zuzendutako bitartekaritza lantegiak, “Habitación Cuerpos ácimos – Gorputz airisak” proiekturako gerturatze zuzenagoa erraztuko digu. Urtarrilaren 20an bi saio egongo dira, euskaraz 11:00etan eta gazteleraz 11:45ean. 

Irati Gorostidiren inguruan

Irati Gorostidi Agirretxe (Egues Harana, 1988) artista eta zinegilea da, Arte Ederretan lizentziatua, Zine Ikasketetan master bat eginadu. 2016an "Pasaia Bitartean" filma zuzendu eta ekoiztu zuen. Filma Sevillako Zinema Europarraren Jaialdian estreinatu zen eta Nueva Yorkeko Anthology Film Archives-en programatua izan zen besteak beste. Bere azken lana, "Euritan", Kimuak 2017 Euskadiko Film Laburren aukeratuen artean dago. 

Bisita ordutegia. 

  • Ostiraletan: 17:00 – 20:00
  • Larunbat eta igandetan: 11:00-14:30h.

Habitación publiko osoarentzat eta doako jarduera irekia da. 

Irati Gorostidik Habitación: Cuerpos ácimos  Gorputz airisak garatzuko du urtarrilaren 13tik, otsailaren 4ra Uharte Zentroan

Zerrendara itzuli