Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hurrengo urriaren 23an, igandea, bukatuko da Karlismoaren Museoan egon den aldi baterako erakusketa hau: Iraganari so. Birsortze historikoko argazkiak eta gerra karlistak

2016/10/19

Erakusketa maiatzaren 16an ireki zen. Bertan, gerra karlistetan murgildu daiteke bisitaria, lau argazkilariren obraz baliaturik (Jabi Soto, José María Tuduri, Valentín Gómez “Valischka” eta Jordi Moreno). Zenbait teknika eta prozedura erabiltzen dituzte argazkilariek, konparazio batera ferrotipoa (XIX. mendeko prozedura), argazki tradizionala, argazki collagea eta fotomuntaketa digitala.

Erakusketako sarrera dohainik da. 

Karlismoaren Museoaren ordutegia: 
Asteartetik larunbatera, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. 
Igandeak eta jaiegunak: 11:00-14:00.
Astelehenetan itxia (jaiegun denean izan ezik)

www.museodelcarlismo.navarra.es

Hurrengo urriaren 23an, igandea, bukatuko da Karlismoaren Museoan egon den aldi baterako erakusketa hau: <i>Iraganari so. Birsortze historikoko argazkiak eta gerra karlistak</i>

Zerrendara itzuli