Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Dantza eta arte martzialak, fisika kuantikoa, zinema eta musika elektronikoa batzen dituen programa batekin hasiko da bihar DNA jaialdia

2017/05/19

​Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatutako Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren bigarren edizioan 15 ikuskizun egingo dira 9 herritan

Isabel Ferreirak, DNA Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiko zuzendari artistikoak, DNAren bigarren edizioaren lehen asteburuko jarduerak aurkeztu ditu gaur goizean. Jaialdia Kulturako Zuzendaritza Nagusiak antolatzen du. Jaialdia bihar hasiko da, maiatzak 20, larunbata, eta ekainaren 3an amaituko da. Guztira hogeita hamar aurkezpen publiko izango dira, horietatik, 15, ikuskizunak, Nafarroako bederatzi herrietako antzoki eta eremu publikoetatik banatuta: Irulea, Barañain, Uharte, Noain, Atarrabia, Lesaka, Agoitz, Altsasu eta Tutera.

Isabel Ferreirak aurtengo jaialdiaren azken xehetasunak azaldu ditu eta berarekin batera DNAk jaialdiaren lehen egunetarako antolatutako hiru ikuskizunen ordezkariak izan dira, beraien lanen edukiak azaldu dituztenak: Lee, Ching-chun, Cloud Gate Dance Theatre (Rice) konpainiako zuzendari artistiko elkartua eta Wang, Jaw-hwa, Cloud Gate-ko nazioarteko programen zuzendaria; Iruñean bizi den Becky Siegel zuzendari iparramerikarra (Kon Moción), Sobre ruedas lanaren egilea; eta Brasilgo koreografo eta dantzaria den Eduardo Fukushima, Homem Torto lanaren egilea.

Isabel Ferreirak sarreren salmentaren xehetasunak, ordutegiak eta jaialdiaren eremuak azaldu ditu, eta Clarice Limaren Árboles tailerrean izena emateko epea maiatzaren 20an amaituko dela adierazi du (arbolesdna@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz eman daiteke izena). Horrez gain, Uharte Zentroan dagoen CoLABoratorio egoitza artistikoan zer artistak parte hartzen duten adierazi du.

Aurkezpenean Braulia la giganta (esteka honetan ikus daiteke) teaser kanpaina ere eman dute, azken egunetan gizarte-sareetan zabaldu dena.

Nahi duenak jaialdiaren programa osoa eskura dezake esteka honetan. Bestalde, jaialdiari buruzko informazio osoa izateko http://festivaldna.com/eu/ web-orria kontsulta daiteke. Halaber, material grafikoa eta ikus-entzunezko materiala esteka honetan daude ikusgai. 

Dantza eta arte martzialak, fisika kuantikoa, zinema eta musika elektronikoa batzen dituen programa batekin hasiko da bihar DNA jaialdia

Zerrendara itzuli