Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Adineko jendea zineman. Errealitatearen erreflexu?

2016/08/31

Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkartea (NGGE) eta Nafarroako Filmotekaren elkarlanari esker antolatu diren ekintzen barruan kokatzen da hurrengo zikloa, 2016 urtean zehar elkartearen XXV. urteurrena ospatzeko antolatu dena. Arte zinematografikoaren birtualitate ikaragarriak aprobetxatu nahi ditu adineko gizon eta emakumeen benetako egoera barneratzeko. Zahartzaroa, faktore biologiko ezberdinen fruitu dena, gizarte produktu bat da askotan, hedabideek zabaltzen duten irudi estereotipatuak, publizitatea, arte eta letrei esker ondorio makala uzten ditu protagonistengan.  Aurreiritzi hauen artean homogeneotasuna, ahulezia, mendekotasuna, bakartasuna, inproduktibitatea, memoria falta, ikasteko ezgaitasuna, sexu harremanen gabezia, etab. daude.  Elikagai, garbitasuna, medikuntza eta teknologia berriak bizitzaren luzapenaren eta zahartze osasuntsu eta aktiboaren (fisiko, kognitibo, emozional, sozial, partizipatibo) eragileak dira, belaunaldi ezberdinen arteko elkartasunarekin batera. NGGE-k José Manuel Ribera Casadoren kriterio berbera elkarbanatzen du: “ Adina ezin da inoiz faktore erabakigarri bat izan. Adina ez da inoiz gaixotasun bat izan eta bizitzako adinik hoberena bizirik zaudenean da”.

Seniors-en eguneroko bizitzaren momentu on eta txarrak ikuspuntu positibo eta itxaropentsu baten bidez aurkezten dituzten hiru film aurkeztuko dira (Arrugas, Kaplan eta Conversaciones con mamá), gaian trebea den Sacramento Pizano Dra.-ren euskutik emanen den zikloaren aurkezpenaren ondoren.  Aktibitate honek adineko pertsonen irudia gizartera eraman nahi du, hauen arazoak, kezkak, poztasunak eta perspektibak. Azkenik, haien egoera hobetzera lagundu nahi du, familien laguntzarekin, baina baita gizartearen eta administrazio publikoen laguntzarekin.

Adineko jendea zineman. Errealitatearen erreflexu?

Zerrendara itzuli