Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

1.290 filmek eman dute izena 2017ko Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo ediziorako

2016/10/06

Punto de Vista Jaialdian filmak inskribatzeko epea irailean amaitu zen udako hiru hilabetetan irekita egon ondoren. Hirugarren urtez jarraian, jaialdiko sail ofizialean mila filmetik gora aurkeztu dira eta Oskar Alegria zuzendari artistikoak adierazi duenarekin bat “zinema nafarraren lehiaketa honek osasun onari eta nazioarteko interesari dagokionez duen joera gorakorra” azpimarratu behar da.

Punto de Vista Jaialdian filmak inskribatzeko epea irailean amaitu zen udako hiru hilabetetan irekita egon ondoren. Hirugarren urtez jarraian, jaialdiko sail ofizialean mila filmetik gora aurkeztu dira eta Oskar Alegria zuzendari artistikoak adierazi duenarekin bat “zinema nafarraren lehiaketa honek osasun onari eta nazioarteko interesari dagokionez duen joera gorakorra” azpimarratu behar da. Mundu osoko txoko guztietako film luzeak eta laburrak iritsi dira jaialdiko gutunontzira nazioarte-mailan lehiatzeko aukeratuen artean egon daitezkeela amestuz eta egon daitezen desiratuz. Aurkeztutako mila eta piko film horietatik 17 filmek, film labur eta film luze, soilik osatuko dute sail ofiziala. Horregatik halako lehia eta hautaketa-lan eskerga, orain, programatzaileen esku geratuko dena. Koldo Almandoz, Guillermo G. Peydró, Alexei Dmitriev eta Ozge Calafato izango ditu beste behin ere bidelagun Alegria jaunak, beste behin ere hor, lehiaketan ikusiko diren filmen bahetze-lan eta lehia berri baten eraketa horretan. 

Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo edizioa, hamaikagarrena, Baluarten izango da martxoko azken astean, zehazki, hilak 6tik, astelehena, 11ra, larunbata.

1.290 filmek eman dute izena 2017ko Punto de Vista Jaialdiaren hurrengo ediziorako

Zerrendara itzuli