Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Epaia

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko apirilaren 27a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Etxerako bidean Luc eta bere emaztea lapurreta saiakera baten lekuko dira. Luc tartean sartuko da eta lapurrak zentzu Gabe utziko du kolpe batez. Hiru aste beranduago, esnatu eta bere emaztearen heriotzaren berri jasoko du. Luc erruduna aurkituko du, epai prozesuan izandako akats baten ondorioz aske dagoena. Momentu horretatik aurrera mendekua izango da bere pentsamendu bakarra.

Legea bere azken ondorioetaraino bete behar ahal dugu? Bai ala ez. Abokatutza munduak soilik ez baizik eta politikan gaur egun garrantzi handia duen gaia dugu hau. Legearen berrirakurpen bat egin ahal daiteke? Belgikar zuzendariak galdera hau kokatzen du istorioaren erdian, zer egin behat dugu zuzenbide estatua gure gizartearen oinarri izaten jarraitu dezan nahi badugu? Galdera kezkagarria. 

Montreal-go Zinemaldia: Zuznedario Onena; Epaimahaiaren Sari Berezia (Chicagoko Zinemaldi Internazionala), Argazkigintza, antzezle eta muntaia onena (Oostende-ko Zinemaldia).

  • Zuzendaritza eta gidoia: Jan Verheyen
  • Argazkigintza: Frank van den Eeden (C)
  • Musika: Steve Willaert
  • Antzezleak: Koen de Bouw, Johan Leysen, Veerle Baetens, Jappe Claes, Jo De Meyere, Chris Lomme, Hendrik Aerts.
  • Hizkuntza: nederlandera gaztelerazko azpitituluekin
  • Iraupena: 111 minutu

Bilatzailea