es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ikusgai egiten duen gaua

Huarte Zentroa

2018/03/24 - 2018/04/29

Rachel Labastie y Nicolás Delpratek Egulbatin garatutako egoitzaren amaierako erakusketa. Egoitza hau Euskadi, Akitania, Nafarroa euroeskualdearen baitan sortutako mugazgaindiko elkarlanaren fruitua izan da.

Martxoaren 24an, goizeko 11:15ean inauguratuko da Uharte Zentroko bigarren solairuan kokatuko den erakusketa.

Erakusketa hau, Nafarroa Garaia eta Lapurdi arteko egoitza ibiltari baten ondorioz sortzen da, sorkuntza artistikotik abiatuz, ondaren immateriala balioan jartzen duelarik. Baionako COOP taldeak urtero antolatzen du euskal ondare immateriala aztertzea xedea duen egonaldi bat. Oraingoan, Rachel eta Nicolás artistei eman zaie Nafarroako herri hutsen inguruan lan egiteko aukera, hain zuzen ere Eguesibarko Egulbati jaurerrian.

Belgikan bizi diren bi artistek, hainbat gauza bildu zituzten lekuan bertan, hala nola, herriko zeramika puskak, buztinezko gauzen hondarrak, eta Egulbatiko memoriaren gaineko lekukotasunak inguru hartako hainbat pertsonen eskutik bildu zituzten. Material guzti horrekin haien eskuhartzea abiatu zuten Baionako Arte Ederren Eskolan eta Uharte Zentroan.

2017ko urriaren 6an, ospakizun herrikoi bat antolatu zuten Egulbatin, ekintza kolaboratibo bat, horretarako, 60 pretsonak gaua pasa zuten Egulbatin. Rachel Lebastiek buztinezko eskulturak sortzea proposatu zuen eta Egulbatiko labe tradizional batean egosi ziren. Egulbatin bildutako eta inguruko bizilagunek utzitako elementuekin egindako piezak ziren. Labea herriaren sarreran dago, lehenengo etxearen ondoan, eta gau osoan egonen zen sua piztua bertan. Ospakizuna labearen inguruan egin zen. Nicolas Delpratek Egulbatiko arkitektura abandonatuaren gainean esku hartu zuen, eskulturak gaueko iluntasunari esker ikusten ziren. Gauez, ibilbide gidatuak egin ziren talde txikietan proposamena erakutsi eta azaltzeko.

BISITA ORDUTEGIAK

  • Astelehenetik, ostiralera, 18:00etatik, 20:00etara
  • Ostirala 17:00etatik, 20:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik, 14.30etara