Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Jacek Kaspszyk
VIII. Abonu Kontzertua
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

PROGRAMA

I. Zatia
Mieczyslaw Weinberg
Poloniar melodiak orkestrarako, opus 47/2 
 
William Walton
Biola eta orkestrarako kontzertua
 
II. Zatia
Johannes Brahms
Laukotea pianoarekin Sol minorrean, opus 25 (Arnold Schönberg-en orkestrazioa)

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Jacek Kaspszyk
 
Bakarlaria:
Isabel Villanueva (*), biola
     (*) Artista nafarra

Munduko biola-jotzailerik onenetako baten debuta bere jaioterrian, gure orkestrak lagunduta; jendea huraxe noiz entzungo zain dago. Biolaren aldeko lan oso garrantzitsuan dihardu, soinu-tresna horrek instrumentu bakarlari gisa dituen dohainak defenditzeko. Halaber, lan aipagarria egiten du errepertorio ezezaguna eta oso interesgarria zabaltzeko, oso aldi gutxitan izan baitugu horrelako lanak gozatzeko aukera. Guretzat, luxu hutsa da haren musikaltasun fin eta adierazkorra harribitxi batean entzutea, hots, WilliamWaltonek 1928an Paul Hindemith musikariarentzat konposatutako lanean. Kontzertuak biolaren erregistro guztiak arakatzen ditu, eta aldi berean, instrumentu hori birtuosismoaren mundu ezezagunean barneratzen du.

Hurrengo saioak

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2018ko otsailaren 22a, osteguna - 20.00etan

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2018ko otsailaren 23a, ostirala - 20.00etan

Bilatzailea