Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ateak eta leihoak ireki

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko urtarrilaren 26a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Buenos Aires, udaren bukaera. Alicia amonaren heriotzaren ondoren, Marina, Sofia eta Violeta ahizpek erabakitzen dute familiaren etxean bizitzea. Bakoitzak bere modua izango du amonaren faltari aurre egiteko. Marina ikasten hasiko da eta etxea zainduko du, Sofiak bere itxuran eta esamesetan jarriko du arreta eta Violeta nora ezean ibiliko da gelatik egongelara, tarteka bera baino askoz ere zaharragoa den gizon baten bisitak jasoz. Denbora guzti horretan umorezko uneak, eztabaidak, komentario gaiztoak eta maitasunezkoak ere gertatzen dira. Bat batean, udazkeneko egun batean Violeta desagertu egiten da. 

Milagros Mumenthalerren lehen lana da eta hainbat sari jaso zituen Mar de la Plata jaialdian (Pelikula eta Zuzendari onenari sariak) eta Locarnoklo jaialdian (pelikula eta aktore onenari sariak, eta FIPRESCI kritikaren saria). Municheko eta Habanako lehiaketetan opera prima onenari sariak jaso zituen. 

Abrir puertas y ventanas, Argentina/Suitza, 2011

  • Zuzendaritza eta gidoia:Milagros Mumenthaler
  • Argazkia:Martin Frias
  • Aktoreak:Maria Canale, Martina Juncadella, Ailín Salas, Julian Tello, Andres Granier, Sofia Bertolotto
  • Hizkuntza: J.B. gazteleraz
  • Iraupena:99 minutu

Bilatzailea