Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Aperitifak: 1-10 Elevado a 10

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko urtarrilaren 20a, larunbata - 12.00etan

“1-10 elevado a 10” adierazgarri esperimentalak sortzeko proiektu piktoriko bat da, ikertutako ehunetik gora astroren diametrotik eta mota espektraletik abiatzen da, 1-10.000.000.000. eskalan irudikatzeko. 

Adierazpen hauek, bi kaos motaren arteko adibide indibidualen analogia gisa ageri dira, kaos naturala, oinarrizko bi indarren arteko konfrontazioak sortua (grabitate-indarra eta nuklearra), eta norbanakoarena eta subjektiboa den sorkuntza artistikoaren kaosa, espresionismo abstraktuan irudikatua. 

Hurrengo  Aperitifak-ean Pedro M. Landa artista, Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko zuzendariarekin elkarrizketan ariko da, proiektuan lantzen diren hainbat gaien inguruan, besteak, bestek, Artea eta Zientziaren arteko harremanak, ilustrazio zientifikoari  aplikatutako ilustrazioa edo matematikek kuantifikatutako eta deskribatutako artea. 

Hilean behin proposamen eta artista desberdin batekin egiten den asialdirako topaketa informal bat da Aperitifak. Giro lasai batean, parte-hartzaileak bizipenen arlotik, arte garaikideko proposamenetara hurbildu daitezke. Uharte Zentroaren azpikaldean proposatzeko, dastatzeko, asmatzeko, ezagutzeko edo probatzeko toki bihurtzen da, artistarekin jardunean.

Doako jarduera da, adin guztietako herritarrentzat.

12:00ak eta 14:00ak bitartean, hilabeteko larunbat batean.

Bilatzailea