Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Martin Zalakain

Baluarte ( Areto Nagusia) - Iruña

2018ko urtarrilaren 13a, larunbata - 20.00etan

Koreografia: Juan Antonio Urbeltz

Dantza, literatura eta antzerkia

Dantzaren eta antzerkiaren uztarria izango da literatura. Euskal literatutako klasiko handietako batean oinarrituko baita Argiaren ikuskizun berria, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero lanean hain zuzen. Donostiar idazleak bizi izan zuen garaia eta bere historia hurbila maisutasunez eta narrazio-molde berriak sortuz idatzi zituen moduan, Argiaren nahia da euskal dantza tradizional garaikidean lengoaia eta dantzaera-molde berri bat proposatzea, ikusleei emozioen bidez gozatzeko moduko ikuskizun bat sortzea. Juan Antonio Urbeltzen koreografiaren, Ander Lipusen antzerkiaren eta Harkaitz Canoren hitzen ZALAKAIN aurkeztera goaz.

  • Zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz 
  • Taula zuzendaritza: Ander Lipus 
  • Idazkera: Harkaitz Cano
  • Koreografia:Juan Antonio Urbeltz
  • Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)
  • Musika sorkuntza:  Marian Arregi , Mikel Urbeltz
  • Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Mikel Urbeltz (arrabita), Arantzazu Mujika (arrabita), Maider Urbeltz (arpa), Dugunako Musikariak (txistua, haize tresnak eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (soka tresnak)
  • Aktorea: Ander Lipus

Bilatzailea