Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Zinetika. Dance & Film Festival

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko azaroaren 23a, osteguna - 19.00etan

 Zinetikak zinema ikuspuntu batetik erakusten du mugimendua. Kamera eta gorputzaren arteko harreman anitzak ikertzea da helburua. Plataforma bat da, eta artisten eta nazioarteko entitateen artean loturak sustatzeko sortu zen. Azken finean, Zinetikaren xedea kultura elkartrukatzea da.

Jaialdi honek klase magistral bat eta film laburrak proiektatzeko bi saio barneratzen ditu. Film laburren proiekzio eta lehiaketa azaroaren 22 eta 23 bitartean eginen da. 

19:00etan. Zuzendaria eta protagonistak bertan zianen dira.

Lehioak barrurantz (Ventanas adentro 2017, Espainia, 60’)

  • Zuzendaritza eta kontzeptua: Maite Bermudez (SP)

 Orain dela urte asko hasi zen Jose Lainez koreografoa egunero testu edo zirriborro bat egiten; dantzatzeko ez diren koreografiak deitzen die. Pelikula honen bidez, bere buruan sartzeko saiakera bat egiten da eta, espazioaren eta gorputzen bidez, bere emazte Concha Martinezekin batera egiten duen bidai intimoa kontatzen du dantza erabiliz.

20:30ean. Zuzendariekin aurkezpena.

Zinetika Programa: Sail honetan hainbat pelikula proiektatuko dira. Jaialdiak hautatu ditu eta eduki eta kalitate aldetik zabalak dira.

Atraksion 2001 BE- 10’

  • Zuzendaritza eta Kontzeptua: Raoul Servais (BE)

Paisai etsi batean, indarrik gabeko bi preso helburu zehatzik gabe egiten dute lan. Beraietako batek gorantz begiratzen du eta argi disdiratsu bat ikusten du. Hori al da bere liberazioa? Harengana joatea erabakitzen du. 

Jump 2015 DK- 1’

  • Zuzendaritza eta kontzeptua: Jan Vesala & Taneli Törmä

 Minutu bat. Bi gizon.  


Lounge 1995 UK - 7’

  • Zuzendaritza eta Kontzeptua/ Direction & Concept: Miranda Pennell (UK)

 Segundu bakoitzeko fotograma kopurua aldatu egiten da mugimendua forma abstraktu bilakatzeko. Egongela irudikatu bat da, etxeko espazio bat: erretiratzeko tokia, familia barruan banatzeko eta isolatzeko espazioa.


Coup de grâce 2011 NL - 26’

  • Zuzendaritza: Clara van Gool (NL)
  • Kontzeptua: Clara van Gool (NL), Damian Muñoz (SP) eta Jordi Cortes Molina (SP)

Bereizirik egon dire epe luze baten ondotik, bi gizon berriz ere elkartzen dira eraikin handi batean, toki urrun batean. Arratsalde eta gau hotz hartan, armarik gabe borrokan hasten dira, duelo nekagarri batean.  


Ten Meter Tower 2016 CHE - 16’37

  • Zuzendaritza eta Kontzeptua: Maximilien Van Aertryck / Axel Danielson

 "10 metroko tranpolina." Bertan inoiz egon ez diren pertsonek erabaki behar dute salto egin behar duten ala eskaileretatik jaitsiko diren. Egoera ahul batean dauden pertsonen ikerketa umoretsua da.

Bilatzailea