Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Johannes Brahmsen organorako musika

Organo Musika Nafarroan

Iruñeko San Nikolas Eliza - Iruña

2017ko urriaren 27a, ostirala - 18.00etan

Patxi García Garmilla, organo jolea.
Kontzertu komentatua
Sarrera doan edukiera bete arte.

Gaur arratsaldean, musikaren hedapenean oso interesgarria den modalitatea ezagutuko dugu zuzenean: Patxi G. Garmillak Euskal Herriko Unibertsitatean hainbat urtez aurrera eraman dituen “azalpeneko kontzertuak”. Musika entzunaldiak eta egitaraua osatzen duten lanen testuinguruei eta ezaugarriei buruzko ezagutzak saio berean lotzeko modua.


[PDF]

Patxi García Garmilla

Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Organo saria lortu zuen. Nazioarteko zenbait organo ziklotan hartu du parte. Hainbat CD grabatu ditu, eta “Azalpeneko Kontzertuen” 23 ziklo antolatu ditu (1994 - 2017) Euskal Herriko Unibertsitatean (110 entzunaldi eta 25 hitzaldi), musika unibertsitate ingurunera hurbiltzeko xedez, programa zehatzen eta interpreteen eta entzuleen arteko harreman estuaren bitartez.

Bilatzailea