Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bihar

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko irailaren 29a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Gizateriaren zati handi bat 2100. urtean desagertuko dela aurreikusi du ikerketa batek. Cyril Dion eta Melanie Laurent, lau persona biltzen dituen lantalde batekin batera, hondamendiaren arrazoiak ikertzen eta hori saihesteko moduak bilatzen hasten dira. Euren bidaian zehar, nekazaritza, ekonomia, demokrazia eta hezkuntza berriz ere asmatzen dituzten hainbat aintzindarirekin egiten dute topo. Euren lana bukatzen dutenean, mundu berri bat sortzeko aukerak ikusten hasten dira: biharko, etorkizuneko mundu bat sortzeko aukerak.  

Film honetan gaur egungo mugimendu alternatibo nagusietako batzuk ageri dira, Transition Towns (Hiriak Trantsizioan) eta Incredible Edible(Sinestezinak eta Jangarriak) mugimendu britainarrak, besteak beste. Halaber, Pierre Rahbi-ren gisako ahots profetikoak erakusten dira, alegia, frantzian nekazal ekologia sortu eta Colibris mugimendua bultzatu zuenaren ahotsa. Indiako lider ekologista eta feminista Vandana Shiva ere ageri da dokumental honetan. Era berean, aldaketa globalaren mugimenduetan hain ezagunak ez diren beste protagonista batzuk ere ikusi daitezke filmean; Frantziako iparraldeko nekazari batzuk, adibidez. Nekazari horiek txikiak dira zentzu batean, euren baratzen tamainak txikiak baitira; baina, aldi berean, handiak dira permakultura teknikak erabiliz eta eskuz lan eginez, termino errelatiboetan esplotazio handietako enpresak (tranktoreak eta fumigatzaileak erabiltzen dituztenak) baino askozaz ere errentagarriagoak direla erakutsi dutelako.

Cesar saria 2016 Dokumenal onenari.

  • Zuzendaritza: Cyril Dion, Melanie Laurent
  • Gidoia: Cyril Dion.
  • Argazki-zuzendaria: Alexandre Leglise.
  • Musika : Fredrika Stahl
  • Dokumentala
  • Hizkuntza: J.B. frantsesez, gaztelaniazko azpitituluekin.
  • Iraupena: 118 min.

Bilatzailea