Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

In campo aperto

Organo Musika Nafarroan

Leireko Monastegia - Yesa

2017ko irailaren 16a, larunbata - 19.45etan

Ignacio Ribas, organista · organo jolea.
Iruñeko Planetarioko astrofisikaria, hizlaria.

Kontzertua azalpenekin

In campo aperto

Organo zikloak eta Iruñeko Planetarioak ekoiztutako jarduera. Nacho Ribas Andorrako Organo Jaialdiko zuzendari, organo jole eta konposatzailearekin. Andorran eta Koloniako St. Peterren, Europako organo abangoardiaren barruan toki garrantzitsu eta ausartean, dagoeneko arrakastaz aurkeztu duen egitasmoa ekarriko du. Bi organoren arteko elkarrekintza da (aipaturiko Koloniako elizakoa, aurretik grabaturikoa, eta zuzenean joko dena), ikus-entzulea inguratuko duen planetei buruzko irudien muntaketarekin. Saioaren ondoren, zeruaren behaketa egingo da, Iruñeko Planetarioko astrofisikari batek gidatua.


Nacho Ribas Talens

Valentzian jaioa (1963). Bere jaioterriko kontserbatorioan hasi zituen piano, klabizenbalo eta organo ikasketak, eta Bartzelonako udal kontserbatorioan lortu zuen goi mailako titulazioa.  Montserrat Torrenten zuzendaritzapean organoaren teknikan sakondu zuen, gradu osteko ikasketak eginez Bartzelonako C.S.I.C.-ko musikologia sailean.

Organo jole eta konposatzaile gisa, hainbat kontzertu ziklo eta jaialditan hartu du parte Espainian, Belgikan, Suitzan, Italian, Frantzian, Alemanian, Austrian, Portugalen, Uruguain, Kanadan eta EEBBtan, bakarlari gisa eta zenbait ahots edo musika-tresna talderekin batera.

Andorrako Printzerrian darama aurrera bere jarduera pedagogikoa. Zenbait erakundek gonbidatuta, XVI. eta XXI. mendeen arteko musika hispaniarrari buruzko ikastaroak eta maisu-klaseak eskaini ditu, izan ere arreta berezia eskaintzen dio alor horri. 2003tik 2008ra Organo garaikidearen nazioarteko Ikastaroaren Zuzendaria izan da eta 1999tik Andorrako Printzerriko nazioarteko Organo jaialdiaren Zuzendari artistikoa. Une honetan, Andorra la Vellako Sant Esteve artzipreste elizako organo jole titularra da.

Bilatzailea