Munduko finantza sistema hankaz gora jarri zuen krisia baino hiru urte lehenago, hau da, mailegu subprime-n ondorioz 2008ean gertatu zen munduko krisia baino hiru urte lehenago, sistematik kanpo zeuden lau pertsonak merkatuari gertatu behar zitzaiona aurreikusi zuten. Senak eztanda egin behar zuela bazekite haiek. Orduan, beraz, orduan erabat ezohikoa zen zerbait egitea erabaki zuten: etxebizitza merkatuaren alde apustu egin zuten, baina behera eginen zuela aurreikusiz, hau da, orduko logikatik erabat eskapatzen zen apustua egin zuten. Michael Lewis-en The Big Shortliburuaren egokitzapena da film hau. Krisi ekonomiko globala sorrarazi zuen Estatu Batuetako etxebizitza merkatuaren porrotari buruz hausnartzen du bai liburuak eta baita filmak ere.
Egokitutako gidoi onenaren saria Oscar sarietan. Egokitutako gidoi onenaren BAFTA saria; American Film Institute (AFI): Urteko pelikula onenen Top 10-a; National Board Review (NBR): Aktore zerrenda onena; Critics Choice Awards: Komediarik onena, Komedia aktorerik onena (Christian Bale) eta Egokitutako Gidoirik onena.