Duela 40 urte geroztik, Sebastião Salgado argazkilariak, kontinentetan barrena dabil gizakien aldaketak jasoz. Gaur egungo historian aztarna utzi duten hainbat jazoeren lekuko izan da: nazioarteko gatazkak, goseteak, exodoak etabar. Hala ere, kasu honetan arakatu gabeko lurraldeak ikuskatu ditu, paisaia ikusgarri eta bai fauna bai flora exotikoa dutenak. Lurraren edertasunari egindako omenaldi fotografiko erraldoia da hau. Proiektu honetan bere seme Juliano y Wim Wendersek parte hartzen du, hau ere argazkilaria dena.
Film hau Oscar sariarentzako hautagaia izan zen metraje luzeko dokumental mailan, dokumental onenaren César saria irabazi zuen, Canneseko Epaimailaren Sari Berezia lortu zen (“Un certain regard”), Donostiako Zinema Jaialdiko Ikusleen Saria irabazi zuen baita etabar.
The Salt of the Earth, Francia-Brasil-Italia, 2014