Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El guía del desfiladero

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko apirilaren 21a, ostirala - 17.30etan
Prezioa: 3.00 €

Duela mila urte baino gehiago, Laponiako eremu urruti batean, hamasei urteko mutiko bat ehiza egun bat eta gero etxera itzultzen da eta Chud tribuko gudari bortitzek bere familia hil egin dutela ikusten du. Momentu hartatik aurrera, haien heriotzen mendekuaren bila ibiliko da, aldi berean ondoko herrixka berehala helduko den Chud-en inbasiotik salbatzen saiatzen den bitartean.

1987ko Oscarretan hautagaia izan zen ingelesa ez den hizkuntzan eginiko pelikularik hoberenera, norvegiar zinemak eszenatokira eraman zuen eta bere lehendabiziko arrakasta internazionala lortu zuen horrela gainera. Laponiako Saami hizkuntzan filmatutako lehendabiziko lana izan zen beste aldetik, beraz oso garrantzitsua da jatorrizko hizkuntzan ikustea.

Nafarroako Filmotekak ezinbestekoa den lan hau norvegiako filmografiatik berreskuratzen du, arratsaldean emanen da eta batez ere (ez bakarrik) familientzat pentsatuta dago.

Pathfinder/Veiviseren/Ofelas, Norvegia, 1987

  • Zuzendaritza eta gidoia: Nils Gaup
  • Argazkiak: Erling Thurmann-Andersen (C)
  • Musika : Kjetil Bjerkestrand, Marius Müller, Nils-Aslak Valkeapää
  • Antzezleak : Mikkel Gaup, Ingvald Guttorm, Nils Utsi, Henrik H. Buljo, Nils-Aslak Valkeapää, Helgi Skúlason, Inger Utsi, Svein Schaffenberg.
  • Hizkuntzaa :J.B. sa

Bilatzailea