es | eu

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia

Compartires

Uharte Zentroaren

2017/04/21

Elkarlanean NUPeko eta EHUko doktorego-eskolarekin. Apirilak 21 eta 22

Joan den abenduan, “Metodologia artistikoak. Ikerketa-tresnak arteen barruan eta kanpoan” izenburuko jardunaldien jarraipena da “Compartires”. Uharte Zentroaren proposamen hau,  Lander Calvelherekin elkarlanean, eta Ricardo Feliuren parte-hartzearekin osatzen da.

Elkarrizketarako eta bizikidetzarako gune bat eskaini nahi dugu, begirada ikerketaren eta arteen arteko harreman moldeetan pausatzeko; zehazki, oraintxe bertan nola ari diren harremanetan ikerketa eta artea gure ingurunerik hurbilenean. Aldi berean,  jakin nahi dugu nola eta nortzuek garatu dituzten antzeko proiektuak eta esperientziak estatu mailan eta nazioartean, bi esparruak lotuta.

“Compartires” Jardunaldiek prozesu betean ari diren arte arloko ikerketa eta proiektuetan jarri dute beren arreta nagusia, eta berdin da prozesua oso aurreratua edo hastapenetan egotea.

Ondoren, aukeratutako parte-hartzaileek eta talde erraztailean garenok, pertsona edo talde bakoitza lantzen ari diren proiektuak ezagutzeko eta haien gainean eztabaidatzeko denbora izanen dugu. Azken buruan, “Compartires” jardunaldiok tutoretza kolektiboen forma hartuko dute, gaien eta interesen arabera multzokatuak, eta pertsona orok esperientziari ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko moduan dinamizatuko dira.

*Jaitsi programa hemen

*Jaitsi galdetegia heme


Prezioa: 20.00 €

Bilatzailea