Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Caso Medel / Virgilio Leret

Nafarroako filmoteka - Iruña

2017ko apirilaren 20a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Caso Medel. El primero de la lista (Espainia, 2009)

  • Zuzendaritza eta gidoia: Mikel Donázar Jaunsaras.
  • Edizioa: Xabier Navaz
  • Soinua : Javier Asín
  • Agertzen dira : Mª Luz Rodríguez Medel, Gonzalo Jar, Miguel Sánchez Ostiz, José A. Balduz, Victor Moreno, José A. Urbiola, Tomás Dorronsoro, Juan Manuel Fernández.
  • Hizkuntza : J.B. gaztelaniaz
  • Iraupena : 20 min.

 José Rodríguez Medel Briones, Nafarroako Guardia Zibileko Komandantziako burua, 1936ko uztaileko 18ko arratsaldean Iruñean hil egiten dute. Hilabete bat lehenago, Errepublikako presidenteak Nafarroara bidali zuen. Gobernu legitimoari zeukan leialtasuna Emilio Mola jeneralaren planen aurka zegoen; gogoratu dezagun bere estatu-kolpeak espainiar gerra zibila ekarri zuela eta milioika biktima ekarri zituela.
 
 
Virgilio Leret. El Caballero del Azul (Espainia, 2011)

  • Zuzendaritza: Mikel Donazar Jaunsaras.
  • Gidoia : Mikel Donazar, Victoria Alfonso.
  • Irudiak : Josetxo Martínez del Hoyo, Xabier Navaz.
  • Soinua : Javier Asín
  • Narrazioa : José Ramón Lojo y Marta Juániz
  • Agertzen dira : Carlota Leret, Laura S. Leret, Ángel García-Sanz, Sebastián Balfour, Gabriel Cardona, Mariele Leret, Paul Preston, Angel Viñas, José González.
  • Hizkuntza : J.B. gaztelaniaz.
  • Iraupena : 70 min.

Virgilio Leret Ruiz (1902-1936) armadako kapitaina, pilotu eta ingeniari mekaniko elektrizista, erreakzio motore trubokonpresore bat patentatzen du 1935ean. Bere karrera militar zoragarria ordea bat batean bukatuko da Melillan fusilatu egiten dutenean, 1936ko uztailaren 17an errebelio kolpista gelditzea saiatu eta gero; hau espainiar gerra zibileko lehendabiziko gertakizuna izanen da. Lehenago, Bartzelonan bere emaztea ezagutu zuen, Carlota O’Neill, bere bizitzan aztarna handia utzi duen kazetari eta idazlea, eta emakume honek bere oroitzapena bizirik mantentzen saiatuko da. Aeronautikan garrantzi handia duten adituek oraindik Leret-en lana goresten dute eta emandako ekarpenak garai berbereko Hans Von O’Hain eta Frank Whittle-en, antzeko motorrak sortu zituzten ingeniari alemaniar eta ingelesa, garrantzi berbera daukala defendatzen dute.

 

Bilatzailea