Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hilarión Eslavaren Requiem Meza

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2017ko apirilaren 10a, astelehena - 20.00etan
Prezioa: 10.00 €

Nafarroako Abesbatzen Elkarteko Koru Sinfonikoa 150 abeslarik baino gehiagok osatzen dute, eta Elkartearen proiektu berria izan zen, hala Nafarroan nola kanpoan gure Komunitateko koru-musika ez profesionalaren erakusgarri esanguratsua izateko asmoz sortua. 2008ko abenduan aurkeztu zen modu ofizialean, eta harrezkero, hainbat kontzertu eman ditu Nafarroan nahiz kanpoan, eta kritika onak eta gorazarrezkoak jaso ditu. José Antonio Huarte Azparren maisuak egin ditu proiektu honen prestaketa-lanak, berak egin baitu mezaren transkripzioa.
 
Obra. Hildakoen meza eta libera me
Hilarión Eslava Nafarroako eta Espainiako pertsonaia handia da, baina nahiko ahaztuta dute kontzertuen programetan. José Luis Ansorena Musikasteko zuzendariak Eslavari buruz egindako biografian hauxe dio: “Alfonso XII.a bere lehengusina María de las Mercedes Orleans eta Borboikoarekin ezkondu zen 1878ko urtarrilean. Handik 5 hilabetera, ekainaren 26an, hil zen erregina gazte eta zorigaiztokoa. Eslavak doi-doi zuen indarra zutik egoteko. Alabaina, errege-familiari zion begirune eta leialtasunak behartu egiten zuten Kaperako Maisu Zuzendari postuan egotera. Gertatutakoa gorabehera, erreginaren hileta-elizkizuneko musika zuzendu zuen, finean”.

 Zuzendaria: Jesus Mari Echeverria
Koruko Zuzendari Maisua: Jose Antonio Huarte

Bakarlariak: 

  • Maria de los Llanos, sopranoa
  • Beatriz Gimeno, mezzosopranoa
  • Igor Peral, tenorea
  • Txema Lacunza, baxua

Bilatzailea