Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

The Sacred Concerts

Baluarte (Areto Nagusia) - Iruña

2017ko apirilaren 8a, larunbata - 20.00etan
Prezioa: 10.00 €

Iruñeko Udalak antolatutako Erlijio-musikako jaialdiak jazzaren errepertorio klasikoko programa bat aurkeztuko du, ezohikoenetako bat gainera, izaera espiritual berezia eta artista askoren parte-hartzea eskatzen duelako. Hain zuzen, Duke Ellington handiak sortutako Sacred Concerts lanei buruz ari gara. Izan ere, “Duke”-k berak zuzendutako orkestrak Bartzelonako Itsasoko Andre Maria Basilikan 1969an egindako kontzertuen aurkezpen historikoaz gain, gutxi-gutxitan programatu dira gure herrialdean. Erronka horri heldu dion azkena Perico Sambeat saxofoi-jotzaile handia izan da, zeinak notaz notako transkripzioa egin baitu Dukeak San Frantziskon, New Yorken eta Londresen grabatu zuen errepertorioa oinarri hartuta. Emanaldian hiru eliz-kontzertuetako kanta-sorta bat entzuten ahalko dugu, bigarren kontzertuko kantak batez ere, eta hirugarrenekoak neurri txikiagoan. Ekoizpen historiko hau egingo dute SedaJazz Big Band-ek (Valentzia) eta Nafarroako Ganbera Abesbatzako jazz eta musika moderno saileko Jazzy Leapeko bakarlariek eta abesbatzak. Horiez gain parte hartuko dute Rafa Eizaguirre klake dantzari bakarlariak eta Nafarroako Ganbera Operako opera eskolako haur-abesbatzak.

  • Zuzendaria: Perico Sambeat
  • Klake dantzari bakarlaria: Rafa Eizaguirre
  • Nafarroako Ganbera Operako opera eskolako haur-abesbatza (Zuzendaria: Erika Imizkoz)
  • Abesbatza eta bakarlariak: Nafarroako Ganbera Abesbatzako Jazzy Leap (Zuzendaria: Andoni Arcilla)
  • SedaJazz Big Band Orchestra (Zuzendaria: Francisco Blanco “Latino”)

Bilatzailea