Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gatzka Karlistaren paisaiak eta oroimena

Estella-Lizarrako Karlismoaren Museoa - Lizarra

2017ko martxoaren 28a, asteartea - 17.00etan

Gertakari historiko berberak oroitzapen desberdinak eragin ditzake eta oroimen anitzak sortu. Jardunaldi honen helburua gatazka karlistaren gogorapen prozesuak ikuspuntu desberdinetatik aztertzea da. Alde batetik, gatazka karlisten ondorioak termino historiko, arkeologiko eta museologikoen arabera bereiziko dira, ahots desberdinak bateratuz. Bestetik, oroimen-bihurtze prozesua eztabaidatuko da taldean. Hitz batean, gaurkotasun handiko gai honi buruzko eztabaida-lekua ahalbidetu nahi du jardunaldiak.

Jardunaldiaren antolaketa:

Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia; Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); Cátedra UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea; Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia.

Jardunaldiaren koordinazioa:

Agustin Azkarate (Jakiundeko kidea) eta Sergio Escribano (UPV/EHUko Arkeologia irakaslea).

Hizlariak:

  • Agustin Azkarate doktorea (Arkeologia katedraduna, UPV/EHU; Cátedra UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea).
  • Francisco J. Caspistegui doktorea (Historia Garaikideko irakaslea, Nafarroako Unibertsitatea).
  • Iñaki Díaz Balerdi doktorea (Artearen Historiako irakaslea, UPV/EHU).
  • Ángel García-Sanz irakaslea (Historia Garaikideko irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa).
  • Ivan Roldan jauna (Doktoregaia, UPV/EHU).

Moderatzailea:

Sergio Escribano Ruiz irakaslea (Arkeologia irakaslea, UPV/EHU).

Lekua:

Estella-Lizarrako Karlismoaren Museoa, 2017ko martxoaren 28an, 17:00etan.
Sarrera doan.

Bilatzailea