Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Raquel Andueza & La Galania

Baluarte (Ganbera Aretoa) - Iruña

2017ko martxoaren 25a, larunbata - 20.00etan
Prezioa: 15.00 €

Italia 1600 aurkezpena
Nafarroako Ganbera Abesbatzaren Encantando Denboraldiko azkenaurreko hitzorduan Raquel Andueza & La Galania arituko dira. Emanaldian, nafar sopranoak eta berak 2010ean sortutako talde barrokoa –2015 urtean Musika Barroko Talde Onena bezala izendatua– Italia 1600 izeneko programa berria aurkeztuko dute, bertan XVII. mendeko italiar musikatik ibilaldia egingo dutela, besteak beste Monteverdi, Strozzi edo Capelliniren obrak interpretatuz. 

Bilatzailea