Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Baluarte - Iruña

2017ko martxoaren 21a, asteartea - 20.00etan

EOS 16/17 Abonu Denboraldia
Zuzendaria: Hans Graf

 
PROGRAMA

  • L.V. Beethoven
  • Las criaturas de Prometeo, opus 43. Obertura [5’]
     
  • I. Stravinsky
  • Sinfonia Do-n [28’]
  •      Lehen aldiz interpretaturiko obra
     
  • R. Schumann
  • 2. Sinfonia Do maiorrean, opus 61 [38’]

Zorigaiztoa gainditzen

Hamabi urtez Houston Symphony orkestrako titular izandako Hans Graf zuzendari austriar handiak eskakizun tekniko eta espresibo handiko hiru lan eskainiko ditu gure Orkestrarekin batera. Beethovenek idatzi zuen ballet bakar Prometeoren izakiak lanaren Obertura ameslaria eta gero, Stravinskyren epealdi neoklasikoaren lanik garrantzitsuenetakoa den Doko Sinfonia entzungo dugu. Frantzia eta Estatu Batuen artean idatzia, bi herrialdetako musika-osagaiak hartzen ditu eta errusiarraren lanik baikorrenetakoa da, nahiz eta alaba eta ama galdu Stravinskyk sinfonia idazten zuen bitartean. Antzeko zerbait gertatzen da Robert Schumannen 2. Sinfoniarekin, 1844an izan zuen buruko krisia (musika entzuteari uztera eraman zion ere) eta gero idatzi zuen lehen lan handian.2. Sinfoniarenenergia itzel hori Schumannek bere bizitza eta pasioa berreskuratzeko zuen grinaren isla da.

Bilatzailea